Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/08/17 00:16:27.350 GMT+2

Boligrafotik

Bestea norbere begietatik ikusi eta hain hurrun eta hain desberdin ikusteak ez dakit mindu egiten nauen edo afrodisiakoa gehitzen dion bizitzari. Bestearen oroitzapenak ene begi arrotzentzat ez dira eleberri ahantzi bat baino. Ahaztu gura ditudanak eta gogoratu nahi dituenak. Desberdina ikusi eta interpretatu eta ulertzeak min ematen du, nahasi egiten nau, bic boligrafo zaharrez sortutako eskemak hausten dizkit. Eta negar eta barre, eta ohiu eta isildu beharrak irentsi. Hurrengo desberdinaren hurrengo istorirako boligrafo garesti bat erosi dut.

Nork: zubipetik.2007/08/17 00:16:27.350 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ohitzea da kontua, boligrafo berri garestiari lan pixkat eman bezain laster ahaztuko duzu berdina eta desberdina izango da gelditzen den bakarra... ala ez?

Nork: Sugoi.2007/08/17 08:38:26.651 GMT+2
http://www.blogak.com/amets

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru