Galdera sinpleei are erantzun sinpleagoak ematen dizkiet, baleko erantzunak, besteari, zehatzak eta ziurrak izan arren zalantzak eragiten dizkionak, niri ere bai sarri. Hori da jolasa eta hori da bilaketaren gozoa, bidea azukrezko algodoiz egitea, hanka sarri lainoaren hutsuneetan galduz.
Maite ditut esperantzarik gabe hasten diren kantuak, eta hauen entzuleak.
Iraganeko alkoholezko musuak gorrotatu gabe, nik haiek gurtzen ditudalako, aldekoa aurkako bihurtzen den arte.
Ahazteak denbora eta indarra daramatza bere baitan eta nik sobera ditudala sinistu nahi dut, esperantzarik gabeak kantuen hasieretan baino ez direlako kabitzen.
Nik alkoholezko nire eta zure musuak baino ez ditut gogoratu nahi.
2007/06/19 23:01:25.423 GMT+2
Esperantzarik gabeko...
Nork: zubipetik.2007/06/19 23:01:25.423 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Sugoi.2007/06/19 23:50:15.084 GMT+2
Alkoholezko muxuak beti dira muxu garratzak eta haien oroitzapenak ere zeharo mikatzak dira guk gozo egin nahi ditugun arren.
Beti dago hurrengo eguneko konbertsazio baten aukera, baina hau oso gutxitan lortzen da...
Nork: ane.2007/07/13 17:41:14.735 GMT+2
www.blogak.com/zoti
Ba, barkatu naizue, baina nire ustez alkoholezko mosuak dira gozoenak, egiazkoenak, benetakoenak, inuzenteenak, zintzoenak, grinatsuenak... mozkorrek eta umeek bakarrik esaten ei dabelako egia.
Gero, zeuen gabetako erroilotxu txarto aukeratuak zeuen erantzunkizuna baino ez dira.... anetxu...
Nork: UKTwa.2007/10/22 23:38:47.704 GMT+2