Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/19 22:39:21.356 GMT+2

Zuri

Zuri idazten dizut, zuri bakarrik, gainontzekoek irakurtzen badute ere. Beti agur esan behar, ezkutuka ibili, norberaren barruan galtzeko eta sarriegi itotzeko. Banoa eta banator, zu zatozenean eta zoazenean legez. Aurpegiek sentimenduak azaleratu beharrean ezkutatu, tristeziak ezer gaindi ez dezan. Klandestinitatean bizi naiz denen aurrean egon arren, eta galdu egiten naiz, zurekin baino ez naiz galtzen, zugan. Denbora aurka eta alde daukagula bizi gara adorea sentitu arte, "gu" izango garen egun hori arte. Betirako diren gauzak ezin direlako hitzez azaldu, hitzen eta sentimenduen artean galdu nauzu. Agur koipetsurik ez, berba gozoegirik ez, begirada bat eta... zuk aukeratu gainontzekoa.

Nork: zubipetik.2007/04/19 22:39:21.356 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hitz politak dira horiek. Seguru pertsona horrek oso zoriontzua dela zurekin. Sorte handia dauka zurekin egoteagatik, horrelako pertsonak ez dira erraz aurkitzen eta. Gustatuko litzaidake noizbait norbaitek hitz polit  horiek belarrira esatea, susurratzea. Espero dut zu zoriontsua izatea pertsona horrekin, egoera ez da erraza, eta ea pertsona horrek zure bizitza atsegina egiten duen, fijo saiatzen dela, merezi duzu eta.

Nork: ezizen.2007/04/19 23:17:02.638 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru