Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/08 09:42:43.073 GMT+2

BILLABONG PRO TAHITI

Gaur asten zaigu Tourreko hirugarren proba Tahitin. Han, hemen bezala, ez olaturik espero hurrengo asterarte, baina astearte ingururako 2 metro inguruko hego mendebaldeko swell-a espero da. Norabide horrekin, reef-a ederki astinduko dute tutuek. Dagoeneko Aritz han dago eta esaten duenez, hobeto datorkio orkatillarentzat tutu lodiak hegotea. Ea txanda baten ikusten dugun dagoeneko!! Teahupoo-ko prebisioa Lolan ikusi dezakezue.

Nork: zurrunbilo.2008/05/08 09:42:43.073 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/04/30 13:09:46.833 GMT+2

DE PUENTE A PUENTE

Epa danori. Prebisioen arabera itsasoa jeisten hasiko da gaurtik, eta seguraski ostiraletik aurrera ez dugu olaturik eukiko gure hondartzan. Biharko metrotxo inguru espero da eta ostiralean berriz metro erdi edo gutxiago. Larunbat eta igandean... txungo pastel, agian igandean metro erditxo bat, baina zortea egon ez gero. Haizeari dagokionez, bihar arratsaldean iparra sartuko da, baina beste egunetan zehar hego haize ikutua izango da nagusi.

Frantzira juteko itentziauakin zabiltzatenok, asuntua berdintsu  olatueri dagokionez, baina egunero hegongo direlakoan nago. Haizea ere txukun ibiliko da bihar arratsalde partean kenduta iparra sartuko dela, baina bestela hego eta hegoekialdeko haize leunak egunero. Han ikusiko gera.

Bestalde gogoratu hurrengo astean, Maiatzak 8, Billabong Pro Teahupoo asten dela. Aurreko astean komentatu nuan hego-mendebaldeko swell lodikote bat ikusi nuela bidean. Ez nakiena da Trialak egitekoak zirela orduan. Hemen daukazue ematiza.

Trials day one http://www.surfline.com/video/video_player/video_player.cfm?id=15081

Tow in session

http://www.surfline.com/video/video_player/video_player.cfm?id=15077

Trials final day

http://www.surfline.com/video/video_player/video_player.cfm?id=15113

Ea zer gertatzen den txapelketan!!!

 

Nork: zurrunbilo.2008/04/30 13:09:46.833 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (14) | Errenferentziak: (0)

2008/04/23 15:32:22.810 GMT+2

EA ORAINGOAN IRISTEN DIREN

Danok jakingo duzue olatuak bidean daudela, eta oraingoan sartuko direlakoan nago. Aurreko borraska nahiko hego-mendebaldetik zetorren eta azkenean ez zen itsasoa behar bezala sartu. Oraingoan ikuste dezakezuenez, borraska medebaldetik dator.

0

Irudian borraskaren fetch-a ikusi daiteke, nahiko handia, baina gaurtik aurrera gure gainean dagoen antizikloiaren eraginez olatuak irlanda aldera bildaltzen ditu, beraz onuntz datorren itsasoa bidean dago dagoeneko. Hau da ostiralerako espero den egoera

Itsasoa gaur gauena igoko da eta bihar goizerako 1.5-2 metoro inguruko olatuak espero dira. Eguean zehar piskat igoko da eta 2-2.5 metro inguru ibiliko da ostiralerarte. Ostiral arratsaldean itsasoa jeisten hasiko da eta larunbaterako 1.5 metroko olatuak espero dira. Igandean berriz metro inguru edo gutxiago.

Ostiral eguerdirako Mundakara eskapada in bihar det, baten bat animatzen??

Nork: zurrunbilo.2008/04/23 15:32:22.810 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (14) | Errenferentziak: (0)

2008/04/16 11:22:48.259 GMT+2

PREBISIOA

Ostiralerarte jai eduki behar dugu olatueri dagokionez. Baina ostiralean itsasoa igotzen hasiko da goizetik eta arratsaldean 1.5 metro inguruko olatuak egon daitezke. Larunbatean 1.5-2 metro inguruk olatuak izango ditugu eta igandean berriz itsasoa jeitsi egingo da 0.5 metro inguruko olatuak lagas egunaren amaieran. Haizea dirudienez ostiraletik hegotik egongo da indartsu. Eguneratuko dugu prebisioa ostiralean, ea ze giro!!! Buenooo!!

Nork: zurrunbilo.2008/04/16 11:22:48.259 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (14) | Errenferentziak: (0)

2008/04/11 12:12:08.018 GMT+2

ASANBLADA

EZ AHAZTU!!!!

GAUR 20:00TAN. KULTUR ELKARTEAN.
ASANBLADA GARRANTZITSUA

AZALDU BAZKIDE GUZTIOK ETA INGURUKO GUZTIEI ESAN AZALTZEKO.

BURUA FRESKO ETA IDEIAK ARGI!!!

Nork: zurrunbilo.2008/04/11 12:12:08.018 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

2008/04/10 08:22:33.695 GMT+2

MUNDAKA BIZIRIK

Oraintxe bertan irakurri det surflinen Mundakako txapelketa konfirmatu dela. Azkenean dirudienez Sopelana ere izango dute bigarren spot aukera bezala eta ulertu dudanez, pixkat beranduago egingo dute txapelketa aukera gehiago izateko swell on bat sartzeko. Ea aurten zortea dagoen eta olatuak tokatzen diren, milagrorik eskatu gabe, olatuak bakarrik.

Hemen daukazue uretara saltotzerakoan ikusteko desiatzen egoten zerana, barrel session!!!!

INFO GEHIAGO OSTIRALEKO ASANBLADAN

Nork: zurrunbilo.2008/04/10 08:22:33.695 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/04/07 11:21:02.184 GMT+2

BILERARAKO IDEAK

Ematen duenez aste hontan itsasoak ez digu inongo poztasunik emango, nahiko aspertuta egongo zaretelakoan bilerarako ideaiak batzeko aukera paregabea daukazute. Gaia nagusiak, obra, kursilloak eta direktiba dira. Obraren inguruan jende batzuk ari dira planoekin lanean baina ideia danak izango dira onak, batez ere presupoeto edo plan serioz lagunduta badatoz. Kursilloen inguruan gauza asko hitzegin behar dira.Lehenik eta behin zer da eskeini nahi duguna, nola eskeini nahi dugu eta zeintzuk eta nola egingo dute. Zurrunbilok hartuko du ardura dena?"Pribatizatu"-ko dugu?Lokaletik ateratzea al da onena? Azkenik direktiba aldaketa daukagu. Abots batzuk diote lanak eta iritziak banatu behar direla lan talde ezberdinetan beste batzuk administratzaile bat kontratatzearen alde daude, zer gehiago egin dezakegu? Ongi legoke ere piragÜista bezala apuntaturik daudenak bilerara agertzea, antza denez batzuk ez dute honen inguruko azken aldaketen berri izan. OSTIRALARTE!!!

Nork: zurrunbilo.2008/04/07 11:21:02.184 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/03 12:30:48.999 GMT+2

PREBISIOA

Atzoko igoera eta gero berriz beheraka datorkigu itsasoa. Gaur metrotik behera geratuko da egun amaieran eta bihar arratsaldean metro erditik behera. Seguraski larunbat eta igandean ez da olaturik egong inun. Behintzat ekialde haizea egongo da eta baliteke landetan olatutxorenbat geratzea astebururako.

Nork: zurrunbilo.2008/04/03 12:30:48.999 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2008/04/01 09:34:20.625 GMT+2

ASANBLADA

Bazkide guztientzat ohar garrantzitsua!!!!!
Datorren astean, ostiralean, apirilaren 11an, Asanblada egingo dugu iluntzeko 8tan.
Hiru gai nagusi aztertzeko asmoa dugu:
- Surf eskola / ikastaroak.
- Lokaleko obra.
- Zuzendaritzaren aldaketa.

Hiru gaiak momentuan garrantzi haundia duten gaiak dira elkartearentzat.
 Badakigu zuzendaritza aldaketarena bertigoa eragiten duen gaia dela, baina momentu honetan denon artean konpondu beharreko arazoa da, gaur egungo zuzendaritzan ez baigara behar beste lan egiten ari elkartean.

Bilera Kultur Elkartean izango da lekuarekin arazorik ez badago. Aladaketarik bada, abisatuko dugu.
Zabaldu mezua!!!

Nork: zurrunbilo.2008/04/01 09:34:20.625 GMT+2
Etiketak: asanblada | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2008/03/31 12:25:40.728 GMT+2

AUPA AITOR!!

Azken hilabetetan bai uretan eta bai zurrunbilo inguruan pertsona baten falta izan dugula denok dakigu. Pertsona hau Arozena da, bere tabloiarekin gira bueltaka, bere taulen konponketak, Zurrunbilon lan pila eginikoa, eta nola ez lagun eta pertsona paregabea dudarik gabe,Aitor Galdakaoko hospitalean dago biriketan izandako tronbo batetik errekuperatzen, gaur Goizanekin hitzegin eta agian aste honetan edo hurrengokoan Debara bueltatuko dela esan dit, tabloia hartzeko denboratxo bat pastau beharko dela baina .........
ANIMO !!!

Uretan ikusiko gara laster eta!!!!!!!!!





Nork: txapas.2008/03/31 12:25:40.728 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)