Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/11/19 13:10:31.178 GMT+1

Asteburuko prebisioa

Ieeepaaaa!!! Itsasaldia bistan!

Bihar iluntzean itsasoa igotzen hasiko da eta bihar 1.5m inguru eukiko ditugu goizean eta arratsalde 2-3 metro tartekoak ibiliko dira. Larunbatean itsasoak beheraka egindo du eta 1-1.5m inguruan mantenduko da. Ingandean berriz ere gora, ta gora, ta gora. Goizean 3m inguru eta arratsalde-iluntzean 5-6m. Eta guzti hau hego haizearekin. Disfrutatu nik ezingo de eta!!! 

Nork: zurrunbilo.2009/11/19 13:10:31.178 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

2009/11/17 09:41:42.054 GMT+1

PREBISIO KONBINATUA

 Asteburuan entzundakoak entzun eta gero hemen lagatzen det prebisiotxo bat. Ikusiko duzuen bezela, Lola + windguru laga dizuet, alde batetik desberdintasuank ikusteko eta beste batetik haizea ere ikusteko.

Ikusten dezuten bezela, astean zehar ez dugu olaturik eukiko Deban, eta hondartza zabaletan 0.5m inguru. Ostiralean itsasoak goraka egingo du 2-3 metroko olatuak bidaliz eta larubatean eta igandean 1.5-2 metrotan mantenduko da, igandean piskat gehiago agian.

 

Nork: zurrunbilo.2009/11/17 09:41:42.054 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

2009/10/22 10:39:44.789 GMT+2

RIP CURL PRO SEARCH

Hiru egun geldi egon ondoren eta itsasaldiak stand erdia txikitu eta gero gaur goizean Rip Curl Pro Search-a hasi da, danok dakizuen bezala Penicheko Supertubos hondartzan.

rip-curl-search

Zirkuitua bukatzeko bi froga gelditzen dira (hau barne) eta titulua pil-pilean dago, jende asko bait dago eskuratzeko bezala. Joel Parkinsonek, azkeneko hiru txapelketatan kale galantak egin ditu eta horrek (eta Micken bi garaipenak Lowers eta Frantzian) Mick lehen postuan jartzea laga du. Bestalde, Adriano, CJ, Bede eta Kelly ere bertan daude eta txapelketa honen ondoren gauzak oraindik beroago jarri daitezke. Baliteke ere titulua bertan erabakitzea.

Aritz ere azkeneko bi txapelketatan 33-etatik ihes egitea lortu du eta konfidantza lortzen hari da, zorte piskat behar du. Ea emaitz honak lortzen dituen bi txapelketa hauetan (epaileek lagatzen badiote...) eta hurrengo urterako mantentzea lortze duen.

Nork: zurrunbilo.2009/10/22 10:39:44.789 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

2009/10/21 12:50:30.853 GMT+2

ZURRUNBILO EGUNERAKO PREBISIOA

Dirudienez aurten ere olatuak edukiko ditugu Zurrunbilo egunerako. Ez agian demasa baina lasai egiteko behintzat bai.

Gaur itsasaldi ederra sartuko da eta eguean zehar itsasoak goraka jarraituko du gutxi gora behera 4-5m inguruko olatuak. Biharko itsasoa mantendu egingo da baina eguerdi aldera beheraka hasiko da eta ekaitza iritsiko zaigu ipar-mendebaldeko haize indartsuekin. Ostialean itsasoa behera joango da baina berriz hego-mendebaldeko haizearekin. Goizean 2 metro inguruko olatuak eta arratsaldean metro bat. Larunbaterako 0.5-1m tartean ibiliko da itsasoa hego-haizearekin. Iluntzean beste itsasaldi bat sartuko iganderako 2m eder bidaliz.

Joango gara egoera astean zehar eguneratzen.

Nork: zurrunbilo.2009/10/21 12:50:30.853 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/10/18 17:52:10.441 GMT+2

larunbatean zurrunbilo eguna

Larunbtatean (24) zurrun eguna.Txapelketa,afaria,... izen ematea Ostirala baino lehen. ondo izan

Nork: txapas.2009/10/18 17:52:10.441 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2009/10/15 16:46:39.241 GMT+2

HEMEN GAUDE, TA POZTUTZEN NAIZ

Bada ordua bloga berriz berpizteko, eta horretarako prebisio polit baino onagorik ez dago.

Ikusten dezuten bezala, iganderako itsaldi polit bat datorrela dirudi. Nahiko mendebaldetik sartuko zaigu baina periodo altuko olatuak bidaliko dizkigu. Baliteke bihar arratsalde partean ere zehozer egotea, Deban ez bada, beste hondartzetan seguraski bai. Igandean 1-1.5m-ko olatuak izango ditugu Deban eta hondartza zabaletan gehiago.

Nork: zurrunbilo.2009/10/15 16:46:39.241 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2009/09/23 15:53:00.810 GMT+2

Ostiralean denok batzarrera

Ostiralean 8tan denok Kultur Elkartera









Nik ezin det joan.

Nork: Txapas.2009/09/23 15:53:00.810 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2009/07/10 08:02:00.801 GMT+2

Billabong Pro J-bay

Gaur Jeffrey Bay-ko txapelketaren bigarren eguna dugu, baina lasai, oraindik ez bait dute mangarik bota. Atzo trialak egin zituzten baina gaur ez dago olaturik txapeleketa hasteko. Dirudienez, igandetik aurrera sartuko da itsasoa eta oraindik ez daukate erabakita txapelketa formatu berrian edo zaharrean egingo duten.

Kelly Brasilen esnatu ondoren, tituluaren borroka pil-pilean jarri ba berriz, Adriano ere borrokan sartu bait da. Beste alde batetik, betikoak, Taj, Mick, CJ, Bede eta Parko, oraingoz lehenengo postuan dagoelarik. Dena den, top osoa dardarka dago Kellyk, dirudienez bidea berriz topatu bait du.

Gure mutilek ez zuten gehiegizko zorterik euki Brasilen, nahiz eta oso ondo ibili. Aritzek lehenengo txandan ia Mick kaleratzea lortu zuen, baina azken momentuan honek olatu dexente bat hartu zuen eta bigarren postuan laga zuen. Bigarren txandan ere, zorte eskasa, 0.23 puntu gaitik kanpoan geratu zen Roy Powers-en aurka, gainera, txanda berdinean, surflari asko pasatu ziren Aritzek egin zituen baino puntu gutxiagorekin. Ea nola dijoan asuntoa Afrikako hegoaldean. Hemen lagatzen dizkizuet lehen txandako mangak (formato zaharrean baldin bada behintzat) eta txapelketako bideoa

BILLABONG PRO JEFFREYS BAY ROUND 1 MATCH-UPS (Traditional format)
Heat 1: Jordy Smith (ZAF), Tim Boal (FRA), Michael Picon (FRA)
Heat 2: Tom Whitaker (AUS), Jay Thompson (AUS), Nathaniel Curran (USA)
Heat 3: Bobby Martinez (USA), Josh Kerr (AUS), Nic Muscroft (AUS)
Heat 4: Mick Fanning (AUS), Kai Otton (AUS), Phillip MacDonald (AUS)
Heat 5: Bede Durbidge (AUS), Dean Morrison (AUS), Marlon Lipke (DEU)
Heat 6: C.J. Hobgood (USA), Chris Ward (USA), TBA
Heat 7: Adriano de Souza (BRA), Dustin Barca (HAW), TBA
Heat 8: Joel Parkinson (AUS), Kekoa Bacalso (HAW), TBA
Heat 9: Taj Burrow (AUS), Tim Reyes (USA), TBA
Heat 10: Kelly Slater (USA), Dayyan Neve (AUS), TBA
Heat 11: Damien Hobgood (USA), Heitor Alves (BRA), Greg Emslie (ZAF)
Heat 12: Fredrick Patacchia (HAW), Chris Davidson (AUS), David Weare (ZAF)
Heat 13: Jeremy Flores (FRA), Aritz Aranburu (EUK), Michel Bourez (PYF)
Heat 14: Taylor Knox (USA), Jihad Khodr (BRA), Roy Powers (HAW)
Heat 15: Mick Campbell (AUS), Tiago Pires (PRT), Ben Dunn (AUS)
Heat 16: Kieren Perrow (AUS), Dane Reynolds (USA), Drew Courtney (AUS)

 

Nork: zurrunbilo.2009/07/10 08:02:00.801 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

2009/07/02 10:33:05.797 GMT+2

PREBISIOA EPE LUZERA

Dagoeneko danok gaude lau ankatan ibiltzen eta platanoak besterik ez jaten, daukagun tximinoarekin!! Ba segi horrela, gauza ez da aldatuko eta. Esperantza txiki bat dago igande, astelehen eta astearterako, baina ez det uste Deban olaturik sartuko denik.

Atlantikoan borraska polit bat daukagu, baina olatuak portugaleruntz bidaltzen ditu. Ostiraletik aurrera, haizea aldatuko du eta gure kostalderaka hasiko da ufadaka baina pare bat edo hiru egun gehienez.

Ondorioz, periodo bajuko itsasaldi bat bidaliko digu, eta gainera nahiko mendebaldetik (290ยบ). Beraz, baliteke Deban olatu oso gutxi edo bat ere ez sartzea eta hondartza zabaletan metro inguruko olatuak egotea edo agian piskat gehiago.

Bestalde, astearterako, borraska hori hurruti ibiliko da eta atlantikoan beste antizikloi erraldoi bat edukiko dugu borraska guztien bidea oztopatuz.

Amaitzeko, komentatu Hurakan tenporada Ekainean hasi zela eta hilabete hortan ez dela bat ere suertatu. Hemen lagatzen dizkizuet kuriositate bezala haurtengo hurakanen izenak, bai Atlantikokoak, bai Pazifikokoak.

Info gehiago: National Hurricane Center

Atlantic
Eastern North Pacific

This list contains storms which form anywhere in the Atlantic Ocean north of the Equator.

Tropical Depression One - May 28-29
Ana
Bill
Claudette
Danny
Erika
Fred
Grace
Henri
Ida
Joaquin
Kate
Larry
Mindy
Nicholas
Odette
Peter
Rose
Sam
Teresa
Victor
Wanda

(Pronunciation Guide)

The Greek alphabet is used should the
above list of names be exhausted.


This list contains storms which form in the Pacific Ocean north of the Equator and east of 140 W.

Tropical Depression One-E - Jun 18-19
Hurricane Andres - Jun 21-24
Blanca
Carlos
Dolores
Enrique
Felicia
Guillermo
Hilda
Ignacio
Jimena
Kevin
Linda
Marty
Nora
Olaf
Patricia
Rick
Sandra
Terry
Vivian
Waldo
Xina
York
Zelda

(Pronunciation Guide)

 

Nork: zurrunbilo.2009/07/02 10:33:05.797 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/06/24 09:58:35.677 GMT+2

RIP CURL PRO SEARCH 2009 PENICHEN

Azkenean rumoreak egi bihurtu dira eta aurtengo Rip Curl Pro Search txapelketa Portugalen izango da, Penicheco "Supertubos"-en ain zuzen. Gainera fetxak ere oso onak dirudite Portugalen ganorazko txapelketa bat egiteko, Urriak 19-28 -ra bitartean, Mundakako txapelketa ondoren. Ea ondo joaten den eta hondartza Portugesa zintzo portatzen dan.

More info: http://www.aspworldtour.com/2009/news_show.asp?rEvent=editorial&rcode=12729

Nork: zurrunbilo.2009/06/24 09:58:35.677 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)