Zurrunbilotar guztiontzako informazio ofiziala:
Datorren martxoaren 23an asanblada orokorra egingo dugu, arratsalde-iluntzeko 20.30tan. Asanblada Kultur Elkartean egitea da asmoa, baina oraindik beraiekin hitzegin ez dugunez....,konfirmatuko degu.
Asanbladan aurreko urteko balantze ekonomikoa, urteko egutegia, proiektuak,...aurkeztu eta aztertuko dira besteak beste. Baina honez gain, zuzendaritza berria aukeratzeko momentua ere hau izango da. Badakizue zeinek osatua dagoen zuzendaritza orain eta aldatu, bertan parte hartu,....egiteko aukera asanbladan izango dugu denok. Hasi ba kandidatura eta kanpainak prestatzen!!
Bestalde,urte honetarako txapelketen egutegia ere atera da. Guretzat nobedade nagusia eskola mailako ikasurf zirkuitoaren topaketa bat Deban egiteko asmoa da. Maiatzak 12an izango da eta gure esku egongo da antolakuntza,beraz, adi ibili.
Gipuzkoako federakuntzak txapelketatarako lan-poltsa osatzeko asmoa duela ere jakinarazi digu: epaileak, montatu eta desmontatzeko jendea,... behar dituzte. Norbaitek interesa balu esan eta emango diogu informazio gehiago.
segi irakurtzen!!
Erantzunak
Nork: pepi.2007/03/07 16:22:46.324 GMT+1
Berri hau alde batera utziz jakin nahiko nuke Hossegorren egiten den makro merkadillo hori (arropa eta trajeak prezio merkean) aste santuko zein egunetan ospatzen den eta zein den hoberena joateko. Potxok eta nik joateko intentzioa dugu eta agian aste bat bertan pasatu ea norbait animatzen den eta taldetxo bat juntatzen garen . bueno agur eta egongo gara.
Nork: Fer.2007/03/07 17:56:57.183 GMT+1
Nork: pepi.2007/03/08 08:21:54.948 GMT+1
Aupa lagunok:
Gu lehengo urtean karpetara hirugarren egunean, irekitzeko orduan jun ginen eta denetik zegoen neretzako lehenengo egunean ez du merezi jende larregi egoten da.
Ni aurten aste santuan kantabriara nijoa Ajo aldera landetako egun hoietako aglomerazioetatik urrun pena ematen dit lehengo urtean tokatu zitzaizkigun olatuengatik baina bueno el brusco hartzeko gogo asko dazkat eta Ajoko kalako eskubia ere asko gogoko dut.
Asanblada agertzen direnak gogoakin etortzen badira nahikoa da eta ez dena etortzen beretzat txarrago. Ea asanblada baino lehen sesio on bat hartu dezakegun sorgi-ezkerrean bideoa gehiago betetzeko.
Bueno gente ondo segi.
Nork: Txomin.2007/03/08 09:37:06.341 GMT+1
Nork: michaelowe.2007/03/08 11:04:15.654 GMT+1