Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/05 10:38:48.782 GMT+2

DEBAKO SURF ZIRKUITUA

Kare eta Keparen buru beroek asmatuta eta zurrunbilok lagunduta, aurten surf zirkuitua egongo da Deban.Lehen proba irailak 15ean izango da, bigarrena urriak 6an, Zurrunbilo egunaren barnean eta azkena urteko azken astebukaeran eta La Salve-ko olatuan. Ostiral hontan bilera egongo da ,iluntzean Zurrunbilon, lehen probako antolakuntza eta zenbait gaietaz hitzegiteko. Txapelketan parte hartu nahi dutenek Zurrunbilon dute inskripzio orria edo bestela Kare edo Keparekin kontaktatu(648268205,646328804). Ia jende asko animatzen den!!(surflariak bakarrik)

Nork: zurrunbilo.2007/09/05 10:38:48.782 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (15) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gaur ere olatuak daudela ematen du, baina fijo arratsalderako batere ez dela gelditzen... Eiii, jende dexente apuntatzen ai da txapelketara eeee!!!! Animau animau parre batzuk botako ditugula beintzat. Joe ordu hauetan da lanian eon beharrean blogean idazten...bueno, berez "lanean" nago, jurjur. Eun ona izan....

Nork: kepa.2007/09/06 08:34:45.267 GMT+2

Egun on!!!!!!!!! Jode kepa, laister esantezen zea lehena idazteko blok-ean eeeh!!! que se ve el plumeroooooooo!!!!

 

Nork: PAtxi.2007/09/06 09:27:52.445 GMT+2

Por txierto, begiratu orrialde hau, oso ondo dao, igual ezagutzen dozue, begiratu begiratu.........

http://www.wetsand.com/swellwatch/swellwatch.asp?locationid=2&tabid=1441&subtabid=0&CatId=291

Nork: PAtxi.2007/09/06 09:40:09.053 GMT+2

Eup!! Patxiku, ez da "blok", "blog" baizik!! benga person, laister prebisioa, baina... pufff, gauza gutxi!!

Nork: pepi.2007/09/06 09:42:10.596 GMT+2

Ezagutzen nuan, baina ondo dago, bastante ondo asmatzen dute, baina fijatu zaitezte, ematen duten prebisioa 62001 boyarako dela, ez kostalderako!!!

Nork: pepi.2007/09/06 09:43:48.327 GMT+2

Aupa gente:

Ematen du Deba famatu bihurtzen ari dela, bestela ikusi:

http://www.buenasolas.com/web/index.php?option=content&task=view&id=1710&Itemid=2

ondo segi!

Nork: Txomin.2007/09/06 09:49:36.506 GMT+2

Jode ez litzaidake gustatuko hortxe eotia, tabla gainetik salto iten tranpolina balitz bezela  profundidadea lortzeko, uffff.

Nork: kepa.2007/09/06 10:04:53.619 GMT+2

Ematen du nire bideoak gutxienez norbaitzuk ikusten dituztela. oraintxe bertan igo det bideo motz bat you tube-ra sorginetxeko erorketa batzuk eta orain dela aste batzuk igo nuen bideo auxe bera berdina euskadisurfer.com era.
nolatan zurrunbiloko surf txapelketa??? eta bodyboard???? beldurra ahal duzue??? jejeje
txapelketa grabatzeko instrumentu berria dut ea grabazio onak egiten ditudan eta zurrunbilotar surflariak famatu egiten diren.

Nork: fernando.2007/09/06 22:32:00.405 GMT+2

Aupa Fer!! Zuk aspaldi idatzi zenuen blogean, bideo hori igo zenuela, nik behintzat aspaldi ikusi nuen!!! Eta beste bideo berri hori?? Pasatu link-a!!

Nork: pepi.2007/09/07 07:07:04.635 GMT+2

Eun on!!! Jada ostirala!!!! Fer, guk surf-eko txapelketa organizatzea proposatu genuen guk egiten degun kirola dalako, ulertzen? Horrek ez du esan nahi bodyboard-aren kontra gaudenik, ezta gutxiagorik ere. Gainera txominek lehengoan esan zuen bezela: "Guk ere egin dezakegu kortxo zirkuito bat, urtarrila, otsaila eta martxoa artuta". Guk ideak besterik ez ditugu eman eta ez da batzuek pentsatzen duten bezela bodyboard-a gutxiezteko. Pepi aurreatu intzea gaur eee,jajaj. Ostiral ona izan...

Nork: kepa.2007/09/07 08:26:48.752 GMT+2

Aupa lagunok:

Kepak esan bezala Fernando zu lasai egon bodyboarderrok antolatuko dugu gure zirkuitoa eta egon zaitez zihur surflariena baino ikusgarriagoa izango dela, urtarriletik aurrera benetako ezkerra ertetzen denean antolatuko dugu guk zehozer.

Ondo segi!

Nork: Txomin.2007/09/07 09:47:34.806 GMT+2

Jode, nik gauzak baretzen eta dena argitzen ahal den eta polemika gutxien eoteko ta zu puntilla sartzen ikusgarriagoa eta ez ikusgarriago izango delakoarekin... Ke si benetako ezkerra... gure txapelketa parre batzuk botatzeko da, ze denok dakigu txapelketetan giro ona egoten dela naiz eta olatu politarik ez egon, besterik ez. Kortxeroek probokazio moduan hartu nahi badute, har dezatela, gu ez gara joku hortan sartuko. Ea sortea dezuten eta BENTAKO EZKER hori tokatzen zaizuen. Ahhh eta argi ez bada gelditu izorratu in dia txominen hitzak, ondo izan.

Nork: kepa.2007/09/07 10:21:01.059 GMT+2

Kaixo berriz lagunok:

Kepa lasaiiiiiii ez dudala inungo intentzio txarrarekin ipini, Fernandori esan nahi nion bakarra guk ere zehozer ganorazkoa antolatuko dugula. Ez daukat inungo dudarik surf zirkuitoa ondo aterako dela eta izugarri ondo pasatuko dugula, ni gainea badakizu prest nagoela zuei edozertan laguntzeko.

Peace and good waves!

Aio!!! 

Nork: Txomin.2007/09/07 10:36:27.709 GMT+2

Beno, ala bada barkatu. Ez det nahi inungo gaizki ulerturik egotea ze denon partizipazioa behar da holako gauzak ondo irtetzeko eta gero zuen txanda izango denez gure laguntza ondo etorriko zaizuela pentsatzen det.  Peace, peace, bai...

Nork: kepa.2007/09/07 11:09:09.882 GMT+2

Ya ke Fer-ek ez duan jartzen, nik jarriko det Sorgiko erorketen bideorako link-a:

http://youtube.com/watch?v=K8D_KuNMBkk

ese tubillo!! k poco falto!!

Nork: pepi.2007/09/07 13:04:31.719 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru