Amatxo!!! kaka egin nahi dut...
Ederra datorkigu bidean; atlantikoa sutan dagoela dirudi, borraskak bata bestearen atzetik bidaliz. Eta ez edonolakoak gainera, 940-970 mb arteko sakontasuna dutenak eta fetch bildurgarriekin gure kostaldearentzako. Hemen lagatzen dizuet asteburu honetarako irudi pare bat:
Ostiral goiza:

Igande arratsaldea:

Hemen lagatzen det prebisioa:

Ikusten dezuten bezala, bihar itsasoak goraka egingo du 4m pasatxoko olatuak bidaliz, baina laister hasiko da beheraka larunbat arratsaldean berriz ere gora joateko. Fijatu batez ere zer nolako periodoak datozkigun, 14-17-20 segundu bitartekoak. Hau ez da 5m eta 12 segunduko swella, ez, hau 10m eta 18 segunkoa da. Hemen ez dago bromarik, hori sartzen bada ez dakit gure big wave spot asko salbatuko diren...
Haizea hasiera batean hego eta hego-mendebaltetik ibiliko da baina nahiko indartsu olatu hauek hartzeko. Haizea da garrantzitsuena momentu hontan, ea igandean aguantatzen duen.
BOOOO!!!!
Erantzunak
Nork: Langile berriz.2009/01/15 09:32:45.499 GMT+1
Oh lagun!! Hau dek asuntua datorrena!! Neri ere kakagura pixkat sartu zait asteburu ta aste hasierarako prebisioak ikusita, asuntua gorri-lila ziok!! Telebistan esan dutenez olatuak plaza berriraino helduko omen dira!! uste det kioskoan ezker eskubi pikua jauziko dala! osake preparau!!!!
Argazki kamarak jarri kargatzen eta potruak dazkanak prepara dezala uretarako matreriala. Nik pentsatua daukat astebururako spota: goizez porrua erre ta atzaldez lota!!, eanimo tamainero guztieri!!!
Nork: bizi.2009/01/15 10:22:59.988 GMT+1
Nork: PAtxi.2009/01/15 12:23:43.949 GMT+1
Bai lagun, hau waimea bay-ko itxura hartzen ari da. Printzipioz ureta jun beharko degu larunbatean baina ematen duanez, itsasoak jarriko ditu mugak oraingo honetan, y los paketes tendremos ke kedarnos a ver el espektakulo de fuera, nik ateako dizkizuet argazkiak!!
Igandekua ia sera la ostia!! kreo ke van a saltar hasta las angulas!!
Nork: bizi.2009/01/15 14:54:11.607 GMT+1
Nork: langile berriz.2009/01/16 14:36:24.433 GMT+1
Langi, sartu zea ureta? Ta zelan zauan asuntua? Potolo ezta? Ni 4 terditan helduko naiz debara baina uste det sorgiko parkinian geratuko naizela espektakulua ikusten eta ke zuri zuria biriketara sartzen. Biharko planteamentun bat in beharko degu: spot1? spot2?ala spot3?
Nork: bizi.2009/01/16 14:42:20.386 GMT+1
Nork: bizi.2009/01/16 14:49:36.017 GMT+1