Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/16 10:29:51.239 GMT+2

DESFASEA ASTEBURURAKO

Eup!! Pasa den Igandean txasko piskat egon zelakoan nago. Itsaso dexente anuntziatu bait nuen ostiralean, baina asteburuan zehar gauza atzeratu egin zen eta astelenerarte ez zen ezer sartu. Dena den ostiraletik iganderarte itsasoa jo ta su edo su ta gar (jaja) ibili zen olatuak geratu gabe bidaliz.

Isobara mapak begiratu badituzue, dagoeneko akojonauta eon biharko zinateke bidean datorren B gigante hori ikusita.

Osteguneko egoera: isobarak eta fetch-a

Ostiraleko egoera

Atlantiko erdian dagoen antizikloiak lagunduta borraska erraldoi horren traiektoria bikaina da guri olatuak bidaltzeko eta ikusten dezuten bezela ipar-mendebaldeko fetch oso indartsua sortuko du,fetch horrek honako olatuak sortuko ditu itsasoan ostiralerako

 

 

Itsasaldi latza eh!! Beno, ikusten dezute nola irudiaren erditik marra batzuk irtetzen diren? Marra horrek swell-aren norabidea erakusten dute, eta marratxo horiek, beste borobil kontzentriko batzuk gurutzatzen dituzte. borobil hauek, swell-ak (borobilaren erdira, galizia kasu hontan) tardatuko duen denbora ematen digu. Kasu hontan swella lehenengo borobilak gurutzatzen du, beraz egun bat tardatuko du iristen. Honek hasiera batean extrainatu egin dit zeren nahiko hurruti dago, normalean distantzia hori egiten bi egun tardatu al ditu errez. Ez dakit dakizuen baina periodo altuko olatuak, periodo txikiagokoak baino azkarrago joaten dira, energia gehiago bait dute eta ondorioz, periodo altuko olatuak dira lehenengo iristen direnak kostaldera. Orduan ondorioa erreza da, itsasaldi horrek oso periodo altua duela pentsatzera bultzatu nau. Hau betiko grafikatan egiaztatzen da:

Lehenengo egun hauetakoa komentatuko dugu. Ikusten dan bezela, gaurtik ostiralera Deban gauza gutxi. Gaur 0.2 metro (seguraski piskat gehio ipar haizea dela eta) eta bihar eta ostiralean 0.5 metro inguru. Gainera kriston ipar haizearekin. Beste hondartza batzutan 1-1.5 metro topatuko duzue gaurtik ostiralera.

Baina goazen asteburura. Lehen komentatu det swellaren periodo altua, begiratu larunbat eta igandeko marra gorria eta naranja. Swell hauek, 14 eta 17 segundukoak dira!! ez ditut marra gehiago atera garbiago ikusteko baina 20 eta 25 segunduko periododun olatuak sartuko dira, eta hori asko-asko da, horregatik dator swella hain azkar. Total, asteburuan kriston itsasoa sartu behar delakoan nago, baina beti bezela, ez dena polita, ipar haize nahiko indartsua eduki behar dugu eta egunero, beraz, ez da asko egiterik egongo, vaya ruina.

Jungo naiz prebisioa eguneratzen, booo!!!

Nork: pepi.2007/05/16 10:29:51.239 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

IUJU!!!!!!ipar haize fuertea?berde koloreko geziak ez oso fuertea esan nahi dabe ez?Debarraren egunerako planak alde batera lagatzea mereziko dau edo desfase handiegia eta oso nahastuta egongo da?ya se que es mucho mojarse.... Algo me huele mal... Oso arraroa da garai hauetan salven bainaaao bat edukitzeko aukera izatea, ongi etorria izan dadila!!!!!

Nork: parau .2007/05/16 11:39:56.372 GMT+2

 

Nik uste dut larunbat gauean batek baino gehiagok borraska ederra edukiko duela buruan zokoatik ertetzen.

Nork: Txomin.2007/05/16 11:41:23.654 GMT+2

zu hoietako bat ezta?

Nork: parau .2007/05/16 12:34:03.813 GMT+2

Aupa domingo!! ni ere flowride-ra kortxuakin jungo naiz, y os voy a dar un meneo que os vais a cagar!!

Nork: pepi.2007/05/16 13:15:43.124 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru