Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/27 10:05:00.635 GMT+1

GURE ON SHORE

Bueno aspaldikos, Aste Santu nazkagarri honen ondoren (olatueri dagokionez behintzat)ematen du gure ipar haize hurakanatuak pake piskat emango digula asteburuan behintzat. Larunbat eta iganderako hego haizea egotea espero da. Olatueri dagokionez, gaur itsasoa igotzen hasiko da metro inguruko olatuak lagaz egun amaieran. Gainera, iganderarte itsasoak igotzen jarraituko du, eta baliteke igandean 2-2.5 metro inguruko olatuak egotea. Ea zortea daukagun!! PD: ze mouz jun da aste santua???

Nork: zurrunbilo.2008/03/27 10:05:00.635 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo lagunok:

Aste santua nahiko ondo jun da ni Asturias aldean ibili naiz eta pare bat egunetan Andrin-eko olatu famatua probatzeko aukera izan dut kortxoan ibiltzeko primerakoa, igandean bueltatu nintzen eta gaur arte jai eduki dut, atzo goizean tabloiarekin ibiltzeko olatu paregabeak zeuden eskolleran ezker luze eta politak ordubete neramanean uretan bainuko serie handienak (metro bat ) baina indarrarekin aurrean apurtu ni patoa egiten saiatu eta olatuak eskuetatik kendu zidan tabloia atzera begiratu eta nire tabloi maitea gurina bezela erditik puskatuta, oporrak bukatzeko primerakoa bueno behintzat bainuko lehengo olatuan ez zen izan.

Ondo segi! 

Nork: Txomin.2008/03/27 10:33:57.953 GMT+1

Nork: pepi.2008/03/27 10:45:56.919 GMT+1

Aupa peña!

Ni El Palmar inguruan ibili naiz, eta olatutxo batzuk egon dira. Bañu bat Caños de Mecan egin nuen, aitzetako olatu batetan eta besteak El palmar-en. Kepa ikusi nuen uretatik urtetzen, eta arratsalde horretan, haizea gelditu eta olatu oso politak irten ziren, txikitxuak baina politak. Ni pakete bat naizelako, baina kortxero batzuek tubo ederrak egin zituzten. Beno killo, noz vemoz!

Asi

 

Nork: Asier.2008/03/27 18:27:51.985 GMT+1

Nork: kepapa, doi fe. Ez dit idazten usten, jajajj..2008/03/28 07:43:37.130 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.