Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/15 08:26:29.485 GMT+1

LES PETIT BRETONES

Atzo olatu gutxi eta galleta asko. Goizean Le penonen hartu genun bainutxo bat bi eskolleren artean, olatu txikiak ziren, baina noizean behin pikotxo politak irtetzen ziren. Gero makarroi triste batzuk eta galleta mordoxka bat jan genitun etxian eta Estagnots-era jun ginan. Hasiera batean ez zuen gauza handirik zegoenik eta alpertxoak ez ziren sartu. Nik gozatu galanta hartu nuen 0.5-1 metroko ezker oker polit batzutan. Gero buelta etxera beste galleta mordo bat jaten.

Astebururako itxura galanta daukate prebisioek

Gaur arratsaldean itsasoa igotzen hasiko da eta bihar frantzian1.5 metro inguruko (goizean gehio igual) olatuak eukiko ditugu ekialdeko haizearekin. Debaldean ez dakit zihur zenbat sartuko den, itsasoa mendebaldetik dator eta, metro inguru agian. Igandean itsasoa jeisten jungo da poliki-poliki metro inguruko olatuekin frantzian eta 0.5-1 metro Debaldean. Haizea hego-ekialdekoa izango dugu. Gainera ematen duenez asteburu eguzkitsua izango dugu. Hala pues! Ondo pasa asteburua!!

Nork: zurrunbilo.2008/02/15 08:26:29.485 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

zelako bizimodua halako girua, forever laifersssssssss!!!!!!!!!!

Nork: PAtxi.2008/02/15 11:40:27.048 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.