Aupa gaztiak!
Aurreko asteburuan ez zen pentsatu bezain beste itsaso sartu eta uste dut denok gogoarekin geratu ginela. Sakoneta inguruan ibili zen gendetza ez komentatzearren.
Ikusiko zenutenez, gaurko swell berri bat iristeko zen eta dagoeneko hondartzan dago 0.5-1m bitarteko olatuekin. Zoritxarrez, arratsalderako haize aldaketa espero da, iparraldera noski.
Biharko itsasoa mantendu egingo da 0.5-1m tarte hortan eta haizeak ekialde-ipar ekialdetik joko du. Arratsalde inguruan itsasoa jeisten hasiko da eta seguraski eguerdi inguruan olatu gabe geratuko gera Deban.
Igande arratsaldean beste swell dexente bat sartuko da, periodo altuko olatuekin. Garaiz iritsi ez gero, metro on bateko olatuak ekarriko dizkigu.

Frantzira juteko asteburu aproposa dirudi, ekialdeko haizea egongo bait da asteburu osoan zehar.
Erantzunak
Nik ezkontza zeukeat, baiña domekan egongo nauk fresko fresko swell hori arrpatzeko ¿?¿?¿?
Nork: PAtxi.2008/10/17 09:23:07.362 GMT+2
Surflarientzako:
Andy-k arpegia eman du eta gertatu zaionaren berri ematen du elkarrizketa honetan:
http://www.surf30.net/2008/10/andy-irons-da-la-cara.html
Nork: Txomin.2008/10/17 12:16:25.724 GMT+2
Nork: pepi.2008/10/17 12:37:50.886 GMT+2
Nork: Asier.2008/10/18 00:07:24.043 GMT+2