Aupa gente! Dagoeneko Galizia eta Asturias aldean hasi da itsasoa, baina hasierako olatu hauek nahiko mendebaldetik datoz, goikaldeko boyak oraindik ez bait dira mugitzen. Prebisioa ez da asko aldatu atzotik:

Itsasoa gaur azken orduan igoko da eta bihar 0.7-1m-ko olatuak izango ditugu. Ostiralean ordean indarra igo egingo da eta metro on bat edo metro terdi asko jota egongo da, baina arratsaldean jeisten hasiko da eta larunbat eguerdi-arratsalde parterako olatu gabe geratuko gera Deban. Hondartza irekiagotan metro terdi inguru ostegunerarte eta ostiralen 2 metro inguru egon daitezke. Haizea mendebaldetik egongo da eta ostiralean oso indartsu, ea zortea dagoen eta ez den ipar-mendebalderuntz okertzen.
Bestalde adi egon Chileko txapelketari, ordu bat barru astekoa da eta, ea ze olatu dauden!! Hasi apostuak egiten!!
Erantzunak
Azkenengo orduan agertuko nauk ea zohozer dauan, ta ea nola doain Chileko txapelketa, vaya jartada de wava, atzo Fanning ikusi neban jaten ta hori txiki zeuala, muxus danoi ;)
Bihar jarriko det nire apostua, azkenenguan Pomelek irabazi zeban.
Nork: PAtxi.2007/06/20 15:06:48.360 GMT+2
Nork: pepi.2007/06/20 15:15:34.177 GMT+2