Iepa! Dagoeneko danok hortzak luze-luze eginda egongo zerate ezta? Ni ere!!! Ematen du gaur ere zain egon beharko gerala, gauerarte ez da olaturik sartuko eta. Nik esperantza (edo kriston gogua) dakat azken orduan txustarratxo bat surfeatu ahal izatea. Hemen daukazue predikzioa

Barratxoen grafikan ikusten dezute goizetik egongo direla olatuak, baina beheko marratxoen grafikan ikusten da ordea, periodoa ez dela ganoraz igoko iluntzerarte. Ilunago ikusten diren marrak 11,13,14 segunduko periodoak dira. Beste irudi hauetan ere ikusten da gauerarte ez dela swell-a igoko:

Irudi honen goiko imaginan swell-a ikusten da eta behekoan haizea. Bertan ikusten dezute astearte gauean swell-a ez dela gure kostaldearen parera iritsi baina bai asteazken madrugadan (ez dakit nola dan madrugada euskeraz). Bestalde ikusi dezakezue, gaur iluntzean ipar haizea ufadaka hasiko dela eta gau osoan mendebaldetik egongo dela. Ondorioz, nik uste, bihar goizetik itsasoa mugituta eukiko degula, baina behintzat olatuekin. Arratsalde partean ipar-ekialderuntz joango da eta ostegunetik aurrera ekialdeko haize indartsua eukiko degu. Ointxe bertan boyak begiratu ditut eta mugitzen hasi dira dagoeneko, beraz, badatoz olatuak!!!
Erantzunak
Eta asteburu eta zubirako ze panorama? olatu gabe?
Nork: Txomin.2007/04/24 16:27:52.154 GMT+2
Nork: parau.2007/04/25 10:25:37.737 GMT+2
Nork: .2007/04/25 10:55:56.342 GMT+2
Nork: parau.2007/04/25 10:56:25.251 GMT+2
Nork: pepi.2007/04/25 10:58:43.413 GMT+2
Nork: PAtxi.2007/04/25 12:07:26.110 GMT+2
bilboko eta pasaiako boyak www.swell-forecast.com eta beste danak estekatan dakazuz. Dena den haber arratsaldian estekatan jartzen ditudan denak.
Nork: pepi.2007/04/25 12:56:24.725 GMT+2
Nork: parau.2007/04/25 13:16:00.417 GMT+2
Aupa Oier:
Zubirako ze panorama landetan? olatuak nik uste baietz baina haizea noraezean dirudi. zer dio LOLAk?
Ondo izan!
Nork: Txomin.2007/04/26 10:21:28.553 GMT+2
Zubian denok Frantzialdera?? ordun ni kantabrira!!jejeje
Nork: txapas.2007/04/26 13:02:38.566 GMT+2
merezi al du asteburu eta zubi hontan frantziara joatea? zein egun da hoberena predikzioen ustez? haber si vamos pillando un poco de soltura que tanto paron sin olas no es bueno.
Nork: fer.2007/04/26 19:29:58.495 GMT+2
Aupa Lagunok:
Gaur goizean hondartzatik pasa naiz eta olatu politak ikusten ziren, al duzuenok aprobetxatu. Fer niretzako egun onenak larunbata eta igandea izango dira, haize onena egon daitezkeen egunak direlako. Ni lau egunak nijoa, ea tubo batzuk egiteko ikusten garen, potxito ere animatzen da?
Ondo segi!
Nork: Txomin.2007/04/27 09:33:57.555 GMT+2