Ieeepa! Bueno aste hontan ere ez nabil batere fin baina dagoeneko gauza gutxi dago kontatzeko. Ez daukat imaginik jartzeko denbora baina bihartik iganderarte olatu gabe geratuko gera, edo asko jota metro erdi. Igande eguerdi-arratsalde partean beste swell bat iritsiko zaigu.
Bestalde, egun edo aste hauetan olatu bikainetaz gozatu ahal izan dugu denok, baina alkoleara joaten zeratena argi ibili behar duzue. Denogatik (behintzat nigatik) jakina da ijitxo asko ibiltzen dela mankomunitateko txiringituan gauzak hartzen eta inguruko kotxeetan ere bai. Azkeneko biktima gure Jaime o'brien izan da, aurreko larunbatean autoa zabaldu zioten eta motxila ostu. Beraz al lorete, eta horrelako gauzak denuntziatu, ea noizean behin ertzainak hortik bistatzen diren Zalburdin kafia hartzen egon ordez.
Asteartean langilek eta nik kale egin genuen Mundakara ez juten, baina ni asteazkenean joan nintzen eta tutu txorta galantarekin bueltatu nintzen etxera. Argazki batzuk lagatzen ditut, aste honetakoak eta Urtarrilak 3-koak ere, bertan Aimar, Orixe eta ni egon ginen. Argazkiak ez dira bikainak baina enbidia emateko nahikoa.
Amaitzeko, pentsatzen det Chris Ward-en azkeneko abenturen jakinen gainean egongo zeratela. Taberna baten kanpoan bronka bat euki zuen neska talde batekin, bateri sudurra apurtu zion izotz zati batekin, beste bat konorte gabe laga zuela uste det... bueno, artista honen eskutik edozer gauza. Ba tipoa arazo larri batean dago legearekin eta asteko ASP-ak ez dio lagako urteko lehen probara presentatzen, eta auzia nola bukatzen den arabera agian urte osoan ere ez (nik uste). Hemen lagatzen dizuet makarra honen notizia, beti izan da pixkat tontoa mutiko hau.

Erantzunak
Nork: parau again.2008/02/07 18:18:13.346 GMT+1
Nork: parau again.2008/02/07 18:30:25.203 GMT+1
Sunny-rena por supuesto dala fuertia, uste det 1000 dolarreko izuna besterik ez duela jaso, nik tour-etik kanpo lagako nuke denboralditxo bat, ematen duenez kartzelatik piskat alteratuta irten dela.
Wardonari buruz, noski ASP-ak zer esanik duela, gainera, bere legediaren arabera, ASP-aren imagina zikintzen duenaren aurkako neurriak hartzearen eskubidea dute. Gogoratu behar duzue, pro guzti hauek, milaka eta milaka ume, gazte eta nagusien eredu direla eta horrelako jokabideekin eredu nahiko txarra ematen dutela.
Nork: pepi.2008/02/08 07:10:46.495 GMT+1
Nork: Parau again.2008/02/08 10:04:06.350 GMT+1
Nork: pepi.2008/02/08 10:59:34.849 GMT+1
Iepa Oier!!!:
Flick- era igo ditut Lanzaroteko argazkiak , link-a korreora bidali dizut bai argazkiena eta bai bideoarena, ea gustatzen zaizkizun eta ahalduzunean ipini blogean.
Ondo pasa Toledoko tutuetan!!!
Nork: Txomin.2008/02/08 11:37:36.225 GMT+1
Kaixo peña,
Txonan, Zurita eta nik, bihar Ostravara goaz. Guk ere zaiatuko gara tuturen bat egiten.
Nork: Pom.2008/02/08 12:26:33.522 GMT+1
Nork: langile berriz.2008/02/08 13:47:30.845 GMT+1