Aupa lagunok!!! Amaitu dira oporrak gehienontzat eta hemen gaude berriz betiko martxan. Piskat alperra ibili naiz blogean idazteko, baina gure Lago Kantabriko hau ilda dagoela ematen duenez, ez nion garrantzi gehiegirik eman. Oraingoz ez det prebisiorik emango ostiralerarte hiper-plato egon behar da eta, baina larunbatean igual... metro erdiko swell txiki bat sartuko zaigu, igandean berriz ere desagertzeko. Kontatuko dizuet.
Bestalde, urte amaiera oso interesgarria edukiko dugulakoan nago. Aritz Aranburu Top 45-ean sartzeko punttu-punttuan, Mick munduko txapela lortzeko ere eta Atlantikoan hurakanez beteta guk Mundakazo batzuk hartzeko. Momentu honetan, Felix hurakana gira-biraka dabil denok jakingo duzuen bezela, baina dagoeneko indargabetzen ari da eta ez det uste bere traiektoria guregana etortzekoa denik. Dena den, Atlantikoan zonalde bat dago, non 48 ordutan ekaitz tropikal bat sortu daitekeena eta guregana etorri.

Hurakanetaz egunean egoteko: http://www.nhc.noaa.gov/
Zer moduzko uda euki dezute? Olatu onak? Denok dakigu gure Peruanoek olatu bikainak hartu dituztela, ea beraiekin biltzen naizen eta kronikatxo bat jartzen degun blogean. Nik ere olatu bikainak hartu ditu Bourdaineseko superbank-ean, bi hilabete eta erdi egon da jo ta su ia egunero funtzionatzen.

Jarriko dizuet nik ateratako argazkirenbat.
Ala!! gero arte!!
Erantzunak
Nork: kepa.2007/09/05 09:35:12.650 GMT+2
Nork: PAtxi.2007/09/05 09:37:04.003 GMT+2
Nork: pepi.2007/09/05 11:30:54.898 GMT+2
Nork: kepa.2007/09/05 12:54:18.548 GMT+2