Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/07 07:55:29.767 GMT+1

PREBISIOA

Kaixo aspaldian blogean ezin idatzi nabil, baina hemen daukazue prebisioa. Egia esan, grafikak ikustean piskat liatuta geratu naiz. Itsasaldi ederra sartuko dela esaten dute baina periodo indibidualak ikustean ez zait oso argi geratzen. Beraz, nik ikusten dudana komentatuko dut.

Gaur goizerako swell berria hondartzan izango dugu eta 1.5m olatuak lagako dizkigu, baliteke goizean serie handiagorenbat sartzea ere eta arratsaldean piskat motelago egongo da. Biharko ere gutxi gora behera berdintsu egongo da, goizean 1.5-2 metro eta arratsaldean piskat motelxeago. Iganderako indarra piskat jeitsi egingo zaigu eta 1-1.5 metro inguruan ibiliko da itsasoa.

Haizea gaur arratsaldean aldatu egingo dela dirudi eta iparraldetik sartuko zaigu, bainba astuburu osorako prebisioa hegoaldetik egotekoa da. Beraz, ea oraingoan ez dudan asmatzen eta itsaso piskat gehiago sartzen zaigun.

Nork: zurrunbilo.2008/11/07 07:55:29.767 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ea asmatzen duzun!! nik hurrengo astean bainurik hartuko ez dudanez espero gaur eta asteburua aprobetxatzea.

Be water!

Nork: txapass.2008/11/07 08:16:42.517 GMT+1

ikusi al dezute ? itsas boya hurbilena konpondu dute!!!kostata baƱa hor dago berriz. Bigarrenak eta hirugarrenak tema datorrela markatzen dute,iuju!!!

Nork: langile berriz.2008/11/07 14:32:21.838 GMT+1

Lehengo asteburruan ospatu zen Andrinen bodyboard txapelketa:

http://www.buenasolas.com/web/index.php?option=content&task=view&id=2416&Itemid=2

Olatu bikaina kortxoarentzako!

Nork: Txomin.2008/11/11 16:29:32.030 GMT+1

Kaixo!!

Zertaz bozkatu behar de biharko batzarran?

 

Nork: Pom.2008/11/12 09:35:03.055 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru