Hemen jartzen dizuet prebisioa, sentitzen det lehenago ezer ez jartzea baina lanpetuta ibli naiz. Bestalde, argazkieri buruz, joango naiz jartzen, baina poliki-poliki. Flickr-era hilabetero 100Mb igo al dira eta 2-3 giga dauzkat argazkitan beraz de lasai. Mila esker argazkiak bidali eta laga dituzuen danori, Mikel tablones, Mikel Aroztegi (galiziako argazkiak ez dira iritsi), Goizane eta Arozena, Gorka mafre, Oier Zangitu...

Ikusten dezuten bezela gaurtik eta ostiralerarte olatutxoak egongo dira metro bat gaur eta agian piskat gehiago bihar. Haizea ere nahiko ongi ibiliko da, hego-ekialdeko ikutuarekin. Larunbatean ordea, piskat jeitsi egingo da itsasoa eta haizea iparraldetik sartuko zaigu, baina xuabe. Gau partean swell berri bat sartuko da iganderako itsasoa igoko da 2-3 metroko olatuak ekartzeko iganderako, baina haizea ez da oso ona izango, baina behintzat nahiko flojo ibiliko da. Ea ezkerrera nola geratu zaigun. Ondo segi!!
Erantzunak
Nork: parau again.2007/12/13 09:44:39.165 GMT+1
Nork: PAtxi.2007/12/13 09:51:42.980 GMT+1
Nork: kepa.2007/12/13 12:00:03.602 GMT+1
Nork: parau again.2007/12/13 13:52:56.460 GMT+1