Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/02 12:45:33.594 GMT+2

Prebisioa: olatuak aste osorako

Egun on, titulu polita asteko lehen berriarentzat, olatuak aste osorako. Ostiral eta larunbatean olatu txikiak baina politak izan ditugu frantzian, baina igandean itsasoa ez genuen lagun izan, goizeko 6.30-tatik mendebaldeko haizea zegoen eta oso itsaso gutxi.

Horrela zegoen hondartza gaur goizean, metro on batekin

Astean zehar itsasoa jeitsi egingo da baina olatuak izango ditugu egunero.

Gaur itsasoa nahiko ongi matenduko dela dirudi eta bihar jeisten hasiko da, 0.5 eta 1 metro artean ibiliko da itsasoa eta asteazkena eta osteguna metro erdi bakarrik. Gainera, haizea, mendebalde eta ipar mendebaldetik egongo da indartsu aste osoan. Ez dira olatu onak egongo, baina olatuak behintzat. Bestalde, ez dut gehiegi esan nahi oraindik, baina dirudienez, ostiraletik ekialde haizea sartuko da eta larunbatean itsasoa berriz igoko da, lo pillais no?... jungo gara asteko eboluzioa ikusten.

Amaitzeko, asteburuan kometatutako bideo bat lagatzen dizuet hemen. Tiago Pires, The Cave, Portugal.

 

Nork: zurrunbilo.2007/07/02 12:45:33.594 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ea egia den!!

    nik atzo marea goian  hartu nitun olatu edar batzuk ala ere nere edadiakin eta Zokoatik pasa eta gero, pato txungo batzuk eta kanpora. Aste honetan uretan ikusten gera.

HELP!
    por tzierto norbaitek Portugal hegoladeari buruzko informaziorik???

Nork: txapas.2007/07/02 13:26:40.195 GMT+2

Aupa ex-presi! Hemen daukazu portugal hegoaldeko mapa interactivo bat, dena den, hemen agertzen diranak baino olatu gehiago daudelakoan nago.

http://www.surfline.com/travel/index.cfm?id=4712#2956

 

Nork: pepi.2007/07/02 14:28:27.447 GMT+2

The Cave, increible!!!

Mr Price pro marchan dago, ez du aklitate ona ikusteko baiña makiña asko dao bidean, zer egingo dute gureak.....yuyuyu zaila dago asuntua.

Nork: PAtxi.2007/07/03 10:57:11.967 GMT+2

Kaixo Pepi,

Hurrengo astean Zurrumbiloko 3 lagun Portugal aldera goaz.

Zelako aste prebisioak Peniche alderako, olaturik edukiko al dugu?

Eskerrik asko

http://www.youtube.com/watch?v=4k52f_rlecM&mode=related&search=

Nork: .2007/07/05 10:08:43.274 GMT+2

Barkatu izena jartzea ahaztu zait

Nork: Pomel.2007/07/05 10:10:43.625 GMT+2

Ok, no problem. Egingo dizuet prebisioa, baina noiz zijuazte? Gaur egindako prebisio bat hurrengo asterako ez da oso fidagarria. Esan noiz zijuazten eta esango dizut noiz egingo deten, edo bat baino gehio egingo dizuet, ok?

Nork: pepi.2007/07/05 10:30:37.227 GMT+2

Nik bihar noa, eta Ibai eta Treku Domekan.

Nork: Pomel.2007/07/05 10:43:16.150 GMT+2

Nik bihar noa, eta Ibai eta Treku Domekan.

Nork: Pomel.2007/07/05 10:43:22.459 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru