Lowerseko azken garaipen onekin, Kelly Slaterrek dauden errekor guztiak apurtu ditu. Currenekin enpatatuta zegoen 33 garaipenekin eta atzokoarekin 34 dira.
Wilcard hiltzaileak laugarren txandan kanpoan geratu ziren, eta oso aipagarria da bestalde, eguneko manga gogorrena Kelly eta Taylor Knox artekoa izan zela, non azken honek, 10 puntuko olatu bat egin zuen. Sinestezina da surf-a bezalako kirol batean 35 urteko bi tiporen arteko leia izatea eguneko gogorrena.
Taylor

Jeremy semi-finalera iritsi zen

Kelly

Pancho Sullivan izan zen finalera iritsi zena Kellyrekin batera

Txapeketa honen ondoren Kellyk rankineko bigarren postura saltotzen du eta Mick-etik 200 puntutara geratzen da gauzak asko estutuz berriz. Dena den, gogoratu behar da urte amaieran 10 txapelketatik 8 kontatzen direla, eta azken txapelketa hau kenduta, Mick-en postu txarrena 3. bat da osea que...
Amaitzeko komentatu hilabete hontan etxean eukiko ditugula pro guzti hauek Hossegor eta Mundaka artean. Ea itsaldi bat sartzen den eta Sorgitik bistatzen dan batenbat.
Erantzunak
Baina ze artikulu klase da hau! (bueno ez dago guztiz gaizki) baina, eta beste txapeldunak? Aritz Aranburu, Arocena, Pepi, Fermin! saku berdinean gaude denok! irabazteo jaioak gara. Debako zirkuituko lehen probak merezi du post bat, Jaime a tope!
Bestalde, olatu partetxo bat? asteazkenerako olatutxo batzuk datozela dirudi. Atzo ahazturik nuen olatuen munduarekin topatu nintzen berriz ere eta emozionaturik nago! Zarautzen nire retroarekin a tope!
Nork: mintxoo.2007/09/17 13:35:04.327 GMT+2
Nork: pepi.2007/09/17 14:25:50.824 GMT+2
Nork: txapas.2007/09/18 08:08:58.007 GMT+2
Nork: PAtxi.2007/09/18 10:15:43.649 GMT+2