Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/12 15:55:31.462 GMT+1

ZURRUNBILO EGUNA: olatuak eta parranda

Ahaztezina izan zen Larunbatekoa!!
 goizean goiz, 8tan, Bixi, Eritz  eta ni Zurrunbilo kanpoan geunden eta
ezin genuen sinetsi zer nolako olatu bikainak zeuden, metro pasa eta ezker eskuin irekitzen zuten. Gure artean, dauden olatuekin eta ez da inor gehiago etorriko galdetzen ginen bitartean jendea mantso-mantso iristen hasi zen. Karpa trampa montatzen hasi, etxi eta ekin genion txapelketari, surfeko final zortzirenak lenengo, geroxeago body final laurdenak,... Ez zen egon inongo sorpresarik (agian nire kanporatzea jeje Deba epaile NUNCA MAIS) kanporaketetan eta bazkarirako atzedentxoa hartu eta gero finalak jokatu ziren. Surfean betiko Blogmasterra izan zen garaile, gure Pepi, bigarren ohiturari jarraituz Kepa eta hirugarren hurrengo urtean txapelketa irabaziko duen Eritz gaztea (aposturik?). Bodyboardean (gidoi gabe Txominentzat) Fermin garaile aspaldian kortxoa hartu gabe zegoen arren, Feijoo ez zen oraingoan arerio izan. Longboardean Aitor betiko lez bere jakinduri eta esperientziaz baliatuz garaile irten zen.
Finalak bukatzean sari banaketa izan zen, ez ninntzen izan baina paregabea izan zela diote.
Afaria Txinoan merke-merke 12€ zaharrak eta 10€gazteak eta Pepik. Afariaren ondorengo zehastasunak TOP SECRET !!

Nork: txapas.2007/11/12 15:55:31.462 GMT+1
Etiketak: zurrunbilo eguna | Permalink | Erantzunak (25) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bale, bale!! Zeineri eman bihar dizkiot bi europeo? Haber kartulinak hartzen ditudan zurrinbilotik eta ranking-a eguneratzen deten lehen bait lehen.

Nork: pepi.2007/11/12 17:09:50.056 GMT+1

Eeeee, txapelketako puntuaziorik altuena eztezute mintzatu, jajajaj. Ustet taktika aldatu behar detela... Fuerte hasi eta xuabe bukatu beharrean, alrebesin beharko det, jajaja. Aipagarriena ERITZ, oso oso motibatua ikusi nuen eta susto ederra eman zidan, eta ez neri bakarrik, zihur nago. Pena eman zidan afarira agertu ez izatea, baina neskakin kunplitu behar izan nun, bere urtebetetzeak eta bakizue. Irrikitan nago, ea norbaitek parranda nola joan zen kontatzen didan...

Nork: kepa.2007/11/12 17:27:15.359 GMT+1

Ez dakit zer botatzen dioten janariari txinotauroan baina oraindik burukomina daukat!jajaja

Parrandakoak ez dira kontatzen, geudenontzat gelditzen dira!

Nork: mintxoo.2007/11/12 21:53:37.122 GMT+1

txinorri!! txinorri!!! Likol de lagalto, likol de lagalto!!!

Nork: pepi.2007/11/13 08:06:34.218 GMT+1

lasai mintxoo, argazki batzuk bidali dizkit sonia camaron-ek nik ezer esan baino lehen,jajaj. Ta gañea, zuk kontau gabe suposatzen nola ibili zinan... Emen denok esagutzen gea ta, jurjur.

Nork: kepa.2007/11/13 08:12:05.688 GMT+1

Pozten naiz, Zurrunbillo eguna ian bikaina izatea. Zorionak irabazleei.

Pena handiakin geratu nintzen parte ez hartzea, ta spiker lana ez egitea. Baina badakizue alabatxo zoragarri bat daukatela nire beharra zuena baino gehiago daukala. Ia datorren urtean bere amakin tokatzen zaion ni libre egoteko. Beraz kontuz ibili ta ongi entrenau, zeren "el regreso de ozi-lupo" benetan ikusgarria izan daiteke. Je,je..! 

Nork: asio.2007/11/13 12:28:12.694 GMT+1

nik ere faltan bota nun axio superspikerra!!!


hurrengo urtean!

Nork: txapas.2007/11/13 14:11:41.457 GMT+1

lehenengo irabazleak zoriondu, eta ondoren:nik ez nuen pepi nere puntuaketetan kanporatu,zeinek idatzi dau artikulua?okerren bat dago,titulorik ez dakat baina begiak oraindik bere tokian. Nere ustez kanpeonatua oso ondo jun zan ta gainera maila nahiko onarekin. Surfean aipatzekoa Andyren hobekuntza, pixkat gehiago arriesgatuta zeinek daki zein postutan geratuko zen,eguneko olatu aukeraketa onena ez zuen behar bezala aprobetxatu,badakizu Eritz!!! Longean ere gauza nahiko ondo jun zan,Arocena tablan aurrera eta atzera ibiliz bere maila erakutsi zuen eta besteek gogo asko, batez ere Patxik olatuak etengabe harrapatuz. Kortxoan ez zen sorpresarik egon, nere forma bajua baieztatu zen eta nibela nahiko ona izan zen.Horrelako olatuetan hiru maniobras lotzea nahiko meritu badauka.Gero premioak eta ohorea eta gauean...Fermin izan zen finalera bi txapelketetan ailega zena. DATORREN URTEAN HOBETO!!!!

Nork: lAngile,el autentiko!!.2007/11/13 20:27:47.887 GMT+1

Pepi, astebukaera hontan , manzano,bizi eta ni galizialdera goaz.Prebisorenbat egingo al zeniguke la coruñatik iparralderako kostarako.Bastanteko itsasoa al datorkigu?zeozer begiratu dugu baina ostegunean prebisioak zehatzagoak izanda egingo al zeniguke ganorazko bat?Ia forma berreskuratzen detan!!!!!!! Kepa puntuazio altuak bai,baina despiste edo sorte txarra bebai.ai con una ola un poco mas larga...POR QUE NO TE CALLAS!(tono medio gangoso)bale bale!!

Nork: lAngile,el autentiko!!.2007/11/13 20:36:53.361 GMT+1

Muerte a la licra lima-limon!!!! Bale Deba ya me callo, perdona eeee. Habla tu.

Nork: kepa.2007/11/13 21:29:00.974 GMT+1

Lima-limon = mal asunto. Egingo det prebisioa, baina piskat liatuta nabil.

Nork: pepi.2007/11/14 09:10:24.470 GMT+1

Egun on! Irakurri dezute Alaplaya-n, Axier Munian-n izango balitz bezala fotolog-ean bere argazkiak eta argazkiak ez direnak jartzen ari den tipo bat? Que jarto!!!! Portzierto Zurrunbilo Eguneko argazki batzuk jarri dituzte Alaplaya-n, oso politak gainea!!!!

Nork: kepa.2007/11/14 09:27:03.182 GMT+1

Espero que os gusten, siento no haber podido realizar un reportaje mas completo pero....

http://www.alaplaya.com/es/noticias/zurrunbilo-eguna-en-deba

No disponía de mucho mas tiempo, la proxima os prometo que habrá mas, buenas olas  ;-)

Nork: Basajaun.2007/11/14 09:39:27.020 GMT+1
http://www.flickr.com/photos/40238997@N00/

Iepa lagunok!:

Joe ikusi dituzue argazkiak???? imprezionante! asko gustatu zaizkit, eskerrik asko basajaun!

Nork: Txomin.2007/11/14 11:42:54.072 GMT+1

Good morning Californis!!!

Egun ona pasa gendun benetan, ta basajaunen argazkiak ederrak benetan, eskerrak norbait daukagun gure ondoan momentu hoiek gordetzeko betirako.

Txapelketa polita izan zen, txapelduna Pepi bere surf estilosoarekin manobrak ondo definitzen. kepak puntuazio altuena izan zuen, lehenengo mangan ta eritz gure promesa sino echa mucho petxamen remero......oso ondo ibili zan, gero ta hobeto.

Kortxo no coment, fermin betiko moduan txapeldun, uretan ta gauan, tipo romario.

ta longboard ondo pasa gendun tipo kaiman badakizue, danari emoten, apatrullando la beach ;).

Egun ona izan txabaloteeeeeeeeees

Nork: PAtxi.2007/11/14 11:54:06.942 GMT+1

Bueno mutilok.

Hemen daukazute Zurrumbillo eguneko argazkiak. Basajaun jaunak eginda.

Mila esker mutil honi denagaitik.

Agur bero bat denoi. Viva el tabloneooooooooooo

Nork: tablones.2007/11/14 12:34:35.503 GMT+1

Sorry, se me ha olvidado adjuntar la direccion.....

 

  http://www.alaplaya.com/

Nork: tablones.2007/11/14 12:40:04.420 GMT+1

tablones!!! que andas a destiempo!!jajaja

Nork: pepi.2007/11/14 12:52:55.516 GMT+1

Aupa gente!!

Oso argazki politak!! Zorionak Pepi eta kontuz Eritzekin hurrengoan!!jajajaja. Penakin gelditu naiz txapelketan ezin parte hartzeagatik baina bueno gabonetan ikusiko gara! Gorantziak Zurrunbilo Surf klubeko denei!!

See you soon!!

p.s: zmz dago ura hor ziar?? Inglaterran oso hotza!!

Nork: Potxo.2007/11/14 13:00:47.457 GMT+1

Otiaaaaaaaaa, beti berandu, mekasuennnnnnnnnn. Gausa gehiegi buruan. Intenzioa hona zen.

Nork: tablones.2007/11/14 16:31:42.656 GMT+1

Oso wapuak argazkiak! pena handi bat ni ez agertzea!

Blogeko erantzunen errekorran bila zabiltzate ala?jaja

Nork: mintxoo.2007/11/14 22:46:31.791 GMT+1

Langile: mezuak laburxeagoak mesedez! ke telias!! gg

Nork: txapas.2007/11/15 09:54:32.286 GMT+1

Earki pasa genun bai txapelketan. Pena eman zidan txapelketa oso ez ikustea, baina mendia parrilada bat zai naukan, baina ez nintzen afarira falta, eh? eta gaua..... no coment, Fermin prota de la noche. Ahaztau naukan nolakoa zen Zokoa! ai ene, la noche nos confunde. Gauena ateratako argazkiak badaude, ez dakit blogean jartzeko modukoak diren, baina norbaitek nahi baditu bere emaila eman eta bidaliko dizkiot, oso ondo daude.

Nork: goiz.2007/11/15 11:03:19.592 GMT+1

kaixo Goizane, zurrunbinbiloko kontaktura bidali, edo sorgi2003@yahoo.es , k viene a ser lo mismo. Nik sartuko ditut blogean, baten batek dirua eskaintzet ez badit behintzat!jurjurjur

Nork: pepi.2007/11/15 11:08:50.878 GMT+1

Ongi da, argazkiak bidalita. Orain zure esku.

Sobornoak onartzen dira.

Nork: goiz.2007/11/15 11:46:44.005 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.