Txistu y Tamboliñ

Misantropoa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-05-02 17:43

Ontzia hondoratuta, pasaiari guztiak hil ziren misantropo bat izan ezik. Eta bere zoritxarrerako, irla bakarti batera heldu zen. Bernardo Kapanaga


Altxorra

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-05-01 10:20

Altxor-bilatzaileak mapak adierazten zuen lekuan aurkitu zuen altxor lurperatua. Estalkia kendu eta konta ezin ahala urrezko txanpon eta harribitxi aurkitu zituen. Eta, kutxaren hondoan, pergamino idatzi bat, zera zioena: "Hona iristeko zulo handi bat egin behar izan duzu, hain sakona ze orain ezin zara bertatik irten. Esadazu: eta orain, zertarako balio dizu altxor honek?" Bernardo Kapanaga


Guggenheim bat ez: bi behar ditugu. Mitxelin-izar bi ez: hiru behar ditugu. Tren arruntak ez: Abiadura Handikoak behar ditugu. Ospakizun intimoak ez: gabarrak behar ditugu. Infantilismoa da gure erlijio berria.   Ron Sniakin


Putinek eta Bidenek Hirugarren Mundu Gerra deklaratu zioten elkarri, eta arma nuklearrak jaurtitzeko botoia sakatzera zihoazenean, gauza xelebrea gertatu zen: Putini kakalarria etorri zitzaion, eta, komunean jesarrita zegoela, Wagner talde mertzenarioaren kide ultraortodoxo batek komun-zuloan jarritako lehergailuak eztanda egin zuen eta bere kakan zipristinduta hil zen. Bidenen heriotza ere bitxia izan zen. NATOren egoitza nagusira joan zen eta, balientekeria bat egitearren, igogailua hartu beharrean eskaileretan gora joan zen. Baina, bere zoritxarrerako, ez zuen ikusi lurrean Trumpen jar...


Eskekoak kapela barruko txanpon bakarrari begiratu zion. Zera pentsatu zuen: "Txanpon hori lurpean sartzen badut eta egunero ureztatzen badut, agian urtebete barru txanponez betetako altxor bat emango dit". Baina lan horri astunegia iritzita, altxatu eta aurreko espaloian zegoen eskekoari utzi zion txanpona. "Altxorrik handiena ezer ez edukitzea da", pentsatu zuen, eta bere nagitasunean lokartu zen. Bernardo Kapanaga  


Salmahaiko betaurreko batzuk seinalatu nituen. -Proba ditzaket? -Jakina! Baina horiek bereziak dira. Pentsamenduak irakurtzen dituzte. -Nola? -Jartzen badituzu, nire pentsamenduak ikusiko dituzu. Salmahaitik kontu handiz hartu eta jarri egin nituen. -Pentsatu betaurrekoen prezioa. Asmatzen badut, salmahaiko betaurreko guztiak erosiko dizkizut. Bestela, salatu egingo zaitut, iruzur egiteagatik. Dohainik eraman nituen guztiak. Bernardo Kapanaga


Salmahaiko betaurreko batzuk seinalatu nituen. -Proba ditzaket? -Jakina. Baina horiek bereziak dira. Pentsamenduak irakurtzen dituzte. -Nola? -Jartzen badituzu, nire pentsamenduak ikusiko dituzu. Salmahaitik kontu handiz hartu eta jarri egin nituen. -Zer iruzur mota da hau? Ez dut ezer ikusten! -Asmatu egin duzu: ez nintzen ezer pentsatzen ari. Bernardo Kapanaga


Salmahaiko betaurreko batzuk seinalatu nituen.  -Proba ditzaket? -Jakina. Baina horiek bereziak dira. Pentsamenduak irakurtzen dituzte. -Nola? -Jartzen badituzu, nire pentsamenduak ikusiko dituzu. Pentsakor geratu nintzen. -Ez, kasu horretan hobeto zeuk jartzen badituzu. Ea asmatzen duzun zer nabilen pentsatzen. Salmahaitik kontu handiz hartu eta jarri egin zituen. Ondo ematen zioten. -Zera pentsatzen ari zara, ez dudala asmatuko zer ari zaren pentsatzen. Poltsikotik labana atera eta zintzurrean sartu nion. -Asmatu egin duzu! Bernardo Kapanaga 


Neguko egun baten, txitxarra inurriarenera joan zen. -Gosetuta nago. Emango zenidake zure biltegitik janari apur bat? -Gustura emango nizuke, baina hutsik dago. Monsanto enpresari saldu nion udan bildutako guztia. Eman zidaten diruarekin, orain McDonald'sera joaten naiz bazkaltzera. Bernardo Kapanaga  


Neguko egun baten, txitxarra inurriarenera joan zen. -Gosetuta nago. Emango zenidake zure biltegitik janari apur bat? -Jakina! Hartu nahi duzun guztia. -Eta hori?  Zer dela eta? -Ipuin klasikoak iraultzea gustatzen zait, besterik ez. Bernardo Kapanaga


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak