Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/05/08 11:51:56.880 GMT+2

*EUSKARA BEKAK 2012*

Berebiziko *ahalegina* egiten du urtero-urtero Laudio Udalaren Euskara
Arloak, dirua oztopo bat izan ez dadin euskara ikasteko orduan. Aurten ere,
onartu berri dira euskara ikasteko laguntzak, *43.300* euroko
aurrekontuarekin. Ezaugarri nagusiak hauexek dira:
= Ikasle *guztiek* dute diru-laguntza bat eskuratzeko aukera.
= Laudion erroldatutakoentzat, euskaltegi homologatu batean egindako
ikastaroak baldin badira eta asistentzia eskola orduen %85etik gorakoa bada.
= 2011/12 ikasturterako, 2012ko udako ikastaroetarako eta 2012ko
aitita-amamentzako ikastaro berezietarako.
= *AURTENGO BERRIKUNTZA*: baldintzak betetzen dituztenei matrikularen
*%50*(edo, eskaera kopuruaren arabera, proportzionalki urritutako
kopurua)
itzuliko zaie. Ikastaroak iraun duen bitartean, egunen erdian edo gehiagoan
langabezian egon direnei *%75* (edo, eskaera kopuruaren arabera,
proportzionalki urritutako kopurua) itzuliko zaie.
Xehetasun osoz jakiteko (eskaerak aurkezteko epeak!!!), sakatu honen
gainean eta *BEKA DEIALDI ETA
OINARRIAK<http://www.alava.net/botha/Boletines/2012/051/2012_051_02502.pdf>
* jasoko dituzu. Eta euskara ikasten bazaude, har ezazu *ESKABIDE
ORRIA<http://dl.dropbox.com/u/55632495/UDALA%20EUSKARA/Eskabidea%202012.pdf>
*. Bestela, begiratu hemen: http://www.blogari.net/laudioibarraEuskara ikasteko beka deialdia hau Laudio Udalean ordezkaritza duten *alderdi
politiko guztien aldeko botoaz* onartu da.

Nork: lhuieuskara.2012/05/08 11:51:56.880 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/05/07 22:55:32.557 GMT+2

Hizkimizki aplikazioa

 

Komunikazio-bide honetan, behin baino gehiagotan aipatu dugu baliabide informatikoek oso erraztuko diotela bidea euskararen normalizazio eta zabalkundeari. Gogoan ditugu euskal aditza jokatzeko tresna (sakatu gainean ADITZAK), itzultzaile automatikoa (sakatu gainean ITZULTZAILEA)...

Oraingo honetan HIZKIMIZKI izeneko aplikazio informatiko liluragarria da. Bere bitartez, 43 hizkuntzaren arteko konbinazioak egin ditzakegu eta behar dugunerako gure oinarrizko hiztegi labur propioa sortu. Esate baterako: Albaniara bidaiatu nahi dugula? Gure euskara-albaniera hiztegia sortu eta inprimatuko genuke. Aplikazioak, konbinazio aukera guztiak baliatuz, 1.806 hiztegi ezberdin sor ditzake. Ez al da zoragarria?

Hemen duzu (saka gainean), ezagut, goza eta erabil dezazun: HIZKIMIZKI. Zorioneko ekimena, Topagune euskara elkarteen federazioari zor diogu.

Nork: lhuieuskara.2012/05/07 22:55:32.557 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/13 21:00:08.489 GMT+1

ZORTZI FILM LABUR


TOPAGUNE izenarekin ezagutzen da euskara elkarteen elkartea edo, zehatzago esanda, federazioa. Urtean zehar, ekimen ezberdinak antolatzen ditu, gerora, euskara elkarte federatuen bitartez gizarteratzen dituena.

Ekimen horietako bat, entzute handikoa gainera, LABURBIRA izeneko film laburren zirkuitua da. Aurtengoa, bere 9. edizioa da.

Aurtengoan, azken urtean ekoitzitako euskarazko zortzi ikus-entzunezko eramango ditu Euskal Herriko 27 herritara, bai eta Londresera zein Parisera ere. Horien artean, geldialdia egingo du gure eskualdean:

- Martxoaren 23an. Aiarako udaletxean (Arespalditza). 19:30ean. Doakoa.

- Martxoaren 27an. Basalarrinan (Hornidura plaza, Laudio). 19:30ean. Doakoa.

Emanaldi bakoitzean zortzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2011ean eta 2010ean ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ibilbide luzeko egileak eta egile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egin dugu: Jon Garaño, Gregorio Muro, Maialen Sarasua, Joseba Uberuaga, Paul Urkijo, David Zabala eta Xoxe Díaz. Bestetik, 60. hamarkadan Franco garaian Gotzon Elortzak 16mm-tan grabatutako Aberria dokumental interesgarria ikusteko aukera izango dute ikusleek.

Bestela ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: fikziozko lau lan, animaziozko bi, dokumental bat eta bideoklip bat.

Gogoratu, amaitzeko, hiru direla euskara elkarteen federazio horretan dauden gure eskualdeko taldeak: Basalarrina (Laudio), Belaiki (Baranbio) eta Hogeitalau (Aiara). Eta laugarren bat, bidean dagoela: Info-Aiaraldea Kultura eta Komunikazio Elkartea...

 


Nork: lhuieuskara.2012/03/13 21:00:08.489 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/01 11:27:23.815 GMT+1

Lehiaketarako ipuinen hasierak

A AUKERA

Udaberria da,  apirila hain zuzen ere, gainera eguraldia primerakoa da , baina parkean  egon beharrean  klasean nago eta irakaslea pelmada ederra ematen ari da. Arbela kolore guztietako klarionez erabat beteta dauka eta benetan jasan ezina da.

Eskerrak burua beste leku batean daukadala.Izan ere, ezin naiz ahaztu lagunarekin gertatutakoaz; ez dut dramatiko jarri nahi baina asko kostatuko zait ahaztea ;orain ikusten ari natzaio klaseko izkina batean ,eta gezurra eman arren egia borobila da.

Maialenek kontatu zidanean odolik gabe geratu nintzen ,nire lagun onena gai izan da hori egiteko, inoiz ez diot barkatuko. Dena dela, ez dakit berari inporta zaion, hain lasai dago .Hipokrita hutsa da.

Hala eta guztiz ere, plan bat daukat lagunen aurrean mozorroa kentzeko

B AUKERA

Izugarrizko buruko minarekin esnatu zen. Gau- mahaian zeukan argia pizteko besoa luzatu zuen, baina, non ote zegoen gau- mahaia? Ikusmena iluntasunera ohitu zitzaionean konturatu zen ez zegoela bere logelan.

Aurreko egunean egindakoaz gogoratzen saiatu zen, baina ezinezkoa!!! Bat-batean ordenagailu bat ikusi zuen logelaren izkina batean. Ezagutzen ez zuen persona baten tuentiko saioa irekita zegoen eta aho zabalik geratu zen aurrean zuen argazkiarekin…

C AUKERA

Hemen nauzue berriro, igandero bezala: mendi martxak gustuko ditut, batez ere negu partean. Atzoko parranda oraindik buruan daukat eta gainera datorren astea eskolan gogorra izango da. Hala ere, gaur goiz altxatu naiz. Ez dakit masokismoa ote den, baina gustura nabil mendian.

Hotza da eta lainotuta dago (Azoreetako antizikloiaren eragina, Euskalmet-en arabera),eta lehenengo aldapa goretako batean lagunek aurrera egin eta begi bistatik galdu ditut. Horrek ez nau larritzen, primeran ezagutzen baitut gaurko bidea. Hobe dut nite erritmo apalari eustea, ni eta nire kezkak, hutsaren erdian.

Minutu batzuk geroago, metro batzuk aurrerago, zer edo zer dagoela iruditu zait, ikusi egin gabe, entzun egin gabe: intuzio hutsa izan da. Begiak altxatu eta bai, itzal bat dago bidean. “Laguna”, pentsatu dut, baina oker nago, ez da mendizale bat. Poliki-poliki hurbiltzean, itzala beste forma bat hartuz doa.



Nork: lhuieuskara.2012/03/01 11:27:23.815 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/01 11:26:09.128 GMT+1

Eskolako Ipuin Lehiaketa


Lanbide Heziketa Udal Ikastetxeak ipuin lehiaketaren IX. edizioa antolatu du euskarazko ipuingintza eta Eskolan euskararen presentzia bultzatzeko asmoz.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Lehiaketa honetan nahi duten ikasleek har dezakete parte, argitaratu gabeko euskarazko originalekin 

 GAIA: Aukeran ematen diren ipuinen hasieretariko bat hautatu behar izango da. Ondoren garatu behar izango da norberak aukeratu duen gaia lantzeko. Baldintza bakarra, ipuina idazleak berak sortutakoa eta argitaratugabea izatea da. Ipuinen hasierak euskara batzordeko blogean egongo dira:

http://www.blogak.com/20000

KATEGORIA: Bakarra. Partehartzaileek Lanbide Heziketa Udal Ikastetxeko ikasle izan beharko dute 2011-12 ikasturte honetan.

IDAZLANEN LUZERA: Gutxienez hiru orrialde izan beharko dute aurkeztutako lanek. Orrialde bakoitzak 30 lerro izango du Times New Roman 12 letra mota erabiltzen delarik.

LANAK ZER-NOLA AURKEZTU: Lanak kartazal itxian sartuta aurkeztuko dira, A-4 neurriko orrietan inprimaturik. Kartazal handi honetan lanaren titulua idatzirik baino ez da agertuko.

Kartazal horren barruan, lanarekin batera beste kartazal bat sartuko da eta horren kanpoan lanaren titulua jarriko da eta barruan egilearen izen-abizenak.

Bestela, korreoren bidez: sonia.cmfp@gmail.com

AURKEZTEKO MODUA: Lanak  Sonia Abezia irakasleari edo tutoreari eman behar zaizkie.

EPEA: Lanak 2012ko apirilaren  20ra bitartean eman beharko dira.

EPAIMAHAIA ETA SARI-BANAKETA:

EPAIMAHAIA: L.H.U.I.-ko Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeko kideek osatuko dute.

SARI-BANAKETA: 2012ko maiatzaren 4an burutuko dugu, eskolako jaiaren egunean.

SARIAK: Bi sari egongo dira:

1.saria:Mini    ordenagailua

2 saria: Tablet-a

BALORAZIO IRIZPIDEAK: Honako hauek baloratuko ditu epaimahaiak: hizkeraren naturaltasuna, aberastasuna, estiloa, originaltasuna. Epaimahaiaren esku geratuko da sariak eman gabe uztea, baldin eta aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute.

     OINARRIEN ONARPENA: Parte hartzaileek lehiaketaren oinarri guztiak onartu beharko dituzte. Era berean, ezin izango da ekin epaimahaiaren erabakien aurka.

Nork: lhuieuskara.2012/03/01 11:26:09.128 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/02/09 10:57:26.271 GMT+1

Bertso saio handiak

Hamarkada batzuk iragan dira bertsolaritzak Aiaraldeko bere esparru geografiko naturala berreskuratzen hasi zenetik. Eta, han-hemenka, egun batean bai eta bestean ere, tamainan xumeak baina garrantzian handiak diren bertso-ekitaldiak agertzen zaizkigu. Bertsoen arteaz aparte, bizitza interpretatzeko modu ezberdin bat da bertsolaritza, lagunarte onenean egoteko unea eta... euskara zainetan sentitzeko modua.

 

Asteburu honetan ekitaldi ederra eta bitxia dugu Saratxu (Amurrio) herrian, "KUADRILLA ARTEKO BERTSO TXAPELKETA" izenaz aurkeztua.

 

Igande honetan izango da, hilak 12, Saratxu herriko elkartean eta 14:00etatik aurrera garatuko da. Eta lasai, tripa-zorriak (Laudioko herri-hizkeran "tripisurriak") baretzeko  bazkari bat izango duzu 15 euroan (izena emateko gaur, asteazkena, da azkeneko eguna. Deitu: 606 895 739).

 

Hor jardungo dute gure laudioar bertsozaleek bi arlotan:

 

BAT-BATEKO BERTSOAK:

Aiaraldeko Altubepekoak vs Gasteizko Muinoko Katuak lehian

 

BERTSO IDATZIAK:

Laudioko Bertso-eskola vs Laudioko kantuzaleak

 

Norgehiagoka paregabea...

 

GOGOAN IZAN, BESTETIK, zure seme-alabari egin ahal diozun oparirik ederren eta emankorrena LAUDIOKO BERTSO ESKOLAn sartzen uztea dela. Galdetu udaleko Euskara Arloan eta ilunak argituko dizkizugu...

 

Nork: lhuieuskara.2012/02/09 10:57:26.271 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/30 22:54:59.890 GMT+1

Eskolako Lip Dub-a

Dagoeneko martxan eskolako Lip Dub-a. Ea denon artean abesti animatu bat topatzen dugun. Baldintza bakarrak:

-Euskaraz izatea

-Oso animatua, dantzateko aproposa.

-Pixkat luzea, gutxi gorabehera bost minutukoa edo.

Parte hartzen anima zaitezte.

Nork: lhuieuskara.2012/01/30 22:54:59.890 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/30 22:42:17.964 GMT+1

WIKIPEDIA EUSKARAZ

EUSKARAZKO WIKIPEDIARI BULTZADA

Zenbatetan erabili duzu Wikipedia? Eskuratutako horren trukean zertan lagunduko zenuke? Ikus beheragokoa...

Euskararen erabilera esparru guztietan sustatzeko, ezinbestekoa da herritarrei baliabide eta tresnak ematea, teknologia berrien arloan bereziki. Testuinguru horretan kokatzen da 2011n Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko eduki entziklopedikoak sarean jartzeko garatutako egitasmoa. Argibide gehiagorako sakatu hemen: ALBISTEA.

 Ekimen hau GAZTEEI zuzendutakoa da. Ikus Gazteaukeraren bitartez heldutako parte hartzeko informazioa: EUSKARAZ / gazteleraz.

 Mila esker munduaren izenean...

Nork: lhuieuskara.2012/01/30 22:42:17.964 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/30 22:40:01.210 GMT+1

WIKIPEDIA EUSKARAZ

EUSKARAZKO WIKIPEDIARI BULTZADA

Un impulso a la Wikipedia en euskera

Zenbatetan erabili duzu Wikipedia? Eskuratutako horren trukean zertan lagunduko zenuke? Ikus beheragokoa...

Euskararen erabilera esparru guztietan sustatzeko, ezinbestekoa da herritarrei baliabide eta tresnak ematea, teknologia berrien arloan bereziki. Testuinguru horretan kokatzen da 2011n Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko eduki entziklopedikoak sarean jartzeko garatutako egitasmoa. Argibide gehiagorako sakatu hemen: ALBISTEA.

 Ekimen hau GAZTEEI zuzendutakoa da. Ikus Gazteaukeraren bitartez heldutako parte hartzeko informazioa: EUSKARAZ / gazteleraz.

 Mila esker munduaren izenean...

Nork: lhuieuskara.2012/01/30 22:40:01.210 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/30 22:37:37.292 GMT+1

AIARALDEKO EUSKARAREN GIDA

AIARALDEKO EUSKARAREN GIDA

GUÍA DEL EUSKERA DE AIARALDEA (Cuadrilla de Ayala)

Gehienbat eskualdeko irakaskuntza-zentroen bitartez banatuko da egonotan Aiaraldeko Euskararen Gida, aspaldiko egitasmoa eta egun errealitate bihurtu dena.

Bere baitan jasoak dituzu Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo eta Aiaraldeko (Aiarako Kuadrilla) euskararen datuak, ohar historikoak, euskararen ezagutze eta erabiltze zenbakiak eta abar. Hauez gain, bestelako baliabide interesgarriak jaso dira: euskara ikasteko baliabideak, komunikabideak, Internet tresnak, bekak eta titulazioak, euskararen jaiak, elkarteak, deiturak euskalduntzeko gida, "Bai Euskarari" ziurtagiria... eta, azkenik, zerbitzuen gida.

 Azken honen barruan euskaraz ere zerbitzatzeko gai diren denda, taberna, jatetxe eta abarren zerrenda luzea duzu. Balio erantsi bat, zalantzarik gabe... Honetan islatuak egon ahal izateko, guzti-guztiei luzatu zitzaien gonbidapena.

 Amaitzeko esan behar da Aiarako Kuadrillaren ekimen bat da, sortzen duten bost udalen lankidetzarekin egin dela eta bete-betean bideragarria izan dela Arabako Foru Aldundiak, bere Euskara Zerbitzuaren bitartez, emandako finantzazioari esker. Diseinu, datu-bilketa eta gainerakoak Aiaraldea.com hedabideari zor zaizkio, hari esleitu zitzaizkiolako eginbehar horiek. Eta lan ederra egin dute bai... Ikus bestela honen gainean sakatuz: AIARALDEKO EUSKARAREN GIDA (gainean sakatu ikus edo jaisteko).

Nork: lhuieuskara.2012/01/30 22:37:37.292 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)