Musikak ez du adinik, dudarik ez izan. Edota bestela galdetu hiru urteko umetxo xalau honi.
Sartu lapikoan nire gurasoen garaiko talde bat, The Beatles, rocker itxurako 3 urteko umetxo bat, gitarra bat eta sakatu play bideo kamerari. Emaitza hemen azpiko bideo hau. nola ez, youtube-n ere ikusgai.
Euskaltelen iragarkiak, ikusi hemen, izugarrizko arrakasta izan du azken asteetan. Baina frikien fenomenoa ez da hemengo kontu bat. Hauek mundu osoan zehar daude eta ez dirudi etxean gelditzekoasmorikdutenik.
Hona hemen youtuben egun hauetan gehien ikusi den bideotako bat. "Ken Lee" da bere izena eta Mariah Carey-ren Without you kantaren bertsio bat da.
Hona hemen bideo polit bat, niri behintzat asko gustatzen zait. Askotan algara batzuk botatzeko beharra dudanean bixitatxo bat egiten diot nire pandatxoari.
Gure gelakidea den Iosu Arruabarrena apirilaren 18an
atxilotu zuten, Arrasaten. Egun batetik bestera kendu ziguten, agur
esateko astirik izan gabe. Eta orain askok sumatzen dugu bere falta.
Egun gogorra izan zen ostiral hura. Goizean jakin nuen albistearen berri, lanean tartetxo bat hartu nuenean notiziak irakurtzeko. Ezin nuen sinetsi eta oraindik ere kosta egiten zait hau guztia errealitatearen parte dela sinestea.
Buruari buelta asko eman dizkiot ordutik eta mila
galdera egin neure buruari, hauetariko askoren erantzuna aurkitu
ezinik. Baina dakidan gauza bakarra da ez dela egun bat bera ere pasatu
Iosutaz gogoratu ez naizenik.
Arrasatetik Eskoriatzarako bidaiak,
jada, ez dira gauza bera. Leiho honetatik animurik eta besarkadarik
handiena bidaltzen dizut, Iosu. Zu gure artean izan arte ez garelako
denok egongo.
Iosuren helbidea:
Iosu Arruabarrena Luz
Centro penitenciario Madrid II
Carretera de Meco, Km 5
28805 Alcalá de Henares
Madrid (España)
Hona hemen gure gelaren izenean Berria eta Gara egunkarietara bidali dugun gutuna:
Zuregatik
Iosu!
Apirilaren
17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat
lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk
koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur
gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren
hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen
agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka
kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela,
gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora batez elkar ikusiko ez dugula
onartzea. Jakin badakigu aurrera egingo duzula: ezinezkoa delako itsasoari
mugak jartzea bezala arrano bat lau pareten artean giltzaperatzea.
Hasieratik
gelakideok zure hutsunea nabari dugu, Txus. Hiru urte dira elkar ezagutzen dugula,
eta lehenengo egunetik igarri genuen ez zarela gizarte-sistemak eskaintzen duen
besaulki erosoetan lasai jesartzen den horietakoa: egunero hankarekin egiten
dituzun kolpetxoekin sumatzen genuen zure egonezina. Jada klase arteko
zigarretak ez ditugu lehen bezain gustura erretzen eta atsedenaldietako jeladun
ebakiei ere zure esentzia falta zaie. Ziberbandalismoak ere behera egin du
asteotan.
Bihotzaren
zati bat kentzeaz gain, bertso afarietako laguna urrutiratu digute. Txomintxapel
fakultateko egunean, zure omenez egingo dugu topa; harro baikaude zurekin
konpartitutako une guztiez eta zu lagun izateaz. Klaseetan aspertzen garenean
ere gelako ormetan jarri dugun zure argazkiari begiratu eta, ziur, gure
ezpainetan irudikatzen duzun irribarreak gailenduko duela. Zuk bakarrik bete
dezakezun hutsunea utzi duzu gugan, Iosu. Ez dugu etsiko berriz ere gure artean
izan arte.
Besarkada
bero bat zuretzat eta beste bat gureentzat Eskoriatzatik. Zaindu sorbaldak, ez
galdu irribarrea eta egin beti aurrera! Maite zaitugu Iosu!
Aritz Sue Maldonadok
Ikus-entzunezko komunikazioko 3.mailako ikaskideen izenean.
Iosuren berri ere izan dugu, eskutitz honen bidez.
Nire aurtengo Aste Santuak xelebre zamarrak izan direla aitortu beharra daukat. Izan ere, eta naiz eta unibertsitatetik bi aste jai izan, praktiketan lanera joan beharra izan dut. Beraz, sei eguneko oporrak besterik ez ditut izan. Eta noski, hori ikasle batentzat gutxitxo da.
Orokorrean deskantsatzera, lo egitera, pelikulak ikustera eta jatera dedikatu naiz buru-belarri. Eta, Azkoitia izan da nire akanpaleku.
Nire ihesaldiak Donostiara, Tabakalera, izan dira. Praktiketara, noski. Baina bizitza umorez eta alaitasunez hartu behar denez, ez naiz kexatzen. Aste Santuak beti Aste Santu. Eta, oporrak beti opor.
Martxoaren 6 eta 7an, I. Biltzarra egin zen HUHEZIn ekonomia solidario,
autogestio eta kooperatibismoaz. Biltzarra Lanki Institutuak,HUHEZIk eta Mundukidek
antolatu zuten. Bertan izan ziren hizlari moduan:
- Marie BouchardEkonomia sozialeko Kanadako ikerketa-katedraren titularra.
- Jose Luis CoraggioArgentinako Universidad Nacional de General Sarmientoko Ekonomia Sozialeko
MJaisutzako zuzendari akademikoa eta Instituto del Conurbanoko irakasle eta
ikertzaile titularra.
- José GomezEmaùs
Bilbao S. Coop.en zuzendaria.
- Natalia QuirogaKolonbiako Universidad Nacionaleko ekonomialaria.
- Luis RazetoSolidaritaearen
ekonomiako irakaslea da, ekonomia solidarioaren alorreko ikertzailea eta
Txileko Universidad Bolivarianako Zuzendaritza Batzordeko presidenteordea.
- Paul SingerSao
pauloko unibertsitateko irakasle titularra.
- Adrian ZelaiaMondragòn Corporaciòn Cooperativako (MCC) idazkari nagusia.
- Jon Sarasua HUHEZIko
irakaslea eta Lankiko partaidea.
- Eneritz PagaldayHUHEZIko irakaslea eta Lankiko partaidea.
“Bestelako ekonomia eredu bat behar dugu, bestelako gizarte bat sortu ahal
izateko” hauxe izan zen euren artean gehien errepikatu zen ideia. Coraggioren hitzetan
«Bakoitzak bere interesen alde bakarrik eginda ez dugu ezer lortuko.
Beharrezkoa da elkarrekin negoziatzea. Elkartasuna beharrezkoa da langileen
artean, komunitate bateko bizilagunen artean, merkataritza justuaren alde ari
direnen artean...». elkartasuna, egun osoan zehar gehien errepikatu zen
hitzetako bat.
Badirudi gero eta
jende gehiagok darabilela FirefoxInterneteko
nabigatzaile moduan. Dagoeneko milioiak eta milioiak dira erabiltzaileak eta
nahiz eta Internet Explorer-ekdistantzia ikaragarria izan, konturatu
dira garai hauetan, eta merkatuaren exijentziak direla eta, lokartzea ezinezkoa
dela.
Nik aurten izan dut
Firefox-en berri, duela gutxi instalatu nuen etxean eta aitortu beharra dut
kostatzen ari zaidala Explorer uztea. Ez, ordea, Firefox txarragoa iruditzen
zaidalako, baizik eta ohitura kontu hutsagatik. Baina ari naiz ahalegina egiten
badakidalako ezezagun hori hobea dela. Besteak beste, Joxe Aranzabalen Faroa blogeko Zergatik Firefox: testigantzak testuan honako argudioak aurkitu
ditut.
Gari Araolazak dio “Nabigatzailea da nire lanean zabaltzen dudan lehen
aplikazioa eta ixten dudan azkena” honek duen garrantzia azpimarratuz, eta
jarraitzen du esaten “ nabigatzaile azkarra da, arina eta erabilgarria.”
Iban Arantzabalen hitzak honako hauek dira “Firefoxen gustatzen zait gehien-gehien fitxa sistema,
gustatzen zait diseinu aldakorra izatea, gustatzen zait atzetik duen soft
librearen filosofia guztia (komunitatea egiteko zer hobeto?), gustatzen zait
librea delako, bizkorra delako, euskaraz ere badagoelako, gustatzen zaizkit eta
behin eta berriz harritzen naute Firefox-eko gehigarriek.”
Luistxo Fernandez: “IExplorer ere euskaratuta ikus daiteke, baina sistema
eragilearen konfigurazioaren baitan dago hori. Luzapen interesgarri mordoa dago
Firefox-erako, adibidez, Euskalbar hiztegi kontsultak egin ahal izateko.”
Hauexek dira
aipatutako testutik aipagarrienak egin zaizkidan komentarioak. Norberarena da
erabakia, bakoitzak hautatuko du gehien gustatzen zaion erabiltzailea. Izan ere,
egun Interneten milaka eta milaka aukera ditugu dena gure erara moldatzeko,
baina egia esan niri batzuetan beldurra ere ematen didate kontu hauek.
Daniel Innerarity filosofo bilbotarra da, egun ordea, Zaragozan bizi da bertako unibertsitateko irakasle baita. Huheziko fakultatean, duela egun batzuk, beraren bisita izan genuen eta jarraian kontatuko dizuet izandako esperientzia haren berri.
Innerarityk egun bizi garen ezagutzaren gizartean iraun ahal izateko aholku batzuk eman zizkigun. Aldi berean, gizarte honek duen arrisku handiena informazioaren gehiegikeria zela azpimarratu zuen. Izan ere, informazio ugari dugu. Ez gara gai denaren jabe izateko. Infoxikazio ikaragarria dago, finean.
Atentzioa eman zidan antzinakoen eta gure artean egin zuen konparazioa. Izan ere, lehen ezjakina ezer ez zakiena zela; eta egun, nahastuta dagoen hori dela esan baitzuen. Aurrekoek, jakin zezaketen guztia ikasten zuten; egun, dakigunaren eta jakin dezakegunaren arteko diferentzia beldurgarria da.
Amaitzeko ezagutzaren gizartean irauteko berak aipatutako bost estrategien berri emango dizuet, ea norbaiti lagungarri egiten zaizkion:
Kudeatu zeri eman garrantzia. Ezinezkoa da bi gauza batera egitea.
Informazioa suntsitu. Gehiegi nahi izatea ez da batere ona, nahasmenean eroriko da.
Pentsatu zure kabuz. Gure akatsetatik ikasi dugu.
Elkarlana. Ondo antolatu eta sinplifikatzea lortu.
Laburra izan. Garrantzitsua zer den azpimarratzen jakin.