Acedoko 2.txanda hasi da.

Batzuei agur esan eta besteei ongi etorria egin diegu. Monitore hauek noiz hartuko dute atseden?....datorren astelehenean...

Heldu bezain pronto taldeak osatu eta begiraleekin goiko futbol zelaira joan gara. Behin futbol zelaian, taldeen aurkezpen txiki bat egin dugu, ezin ahaztu taldeen aurkezpen ekitaldi nagusia bihar egingo dugula.

Konturatu orduko meriendatzeko ordua iritsi zaigu, gaurkoan nozilla jarri digute, eta umeek ez dute ogi zati bat ere utzi! Behin tripa beteta gelatara joan eta bainujantziak jantzi ditugu, gaurkoan eguraldia lagun baitugu.

ESKORITZARRAK EGUZKIA HARTZEN

 

ATXABALTARRAK ABESTEN

ARRASATEKO NESKATXAK TXIPLI-TXAPLA!

Afaltzeko espagetiak izango ditugula esan digute eta horren ondoren gaubela batekin bukatuko dugu eguna.

Bihar taldeen aurkezpenak, ginkana eta abar izango ditugu...baina bihar biharkoak.

Ondo izan

 


Utzi iruzkina: