ARIZMENDI IKASTOLAKO UDALEKUAK (ACEDO)

2 astetxo zoragarri Acedon pasa ostean etxean gaude iada, azken eguneko argazkiekin usten zaituztegu, datorren urtean gehiago eta ahal badugu hobeto!  


Gaur goizean motxilak ondo bete eta Santa Colomaraino joan gara, bertako mila urteko zuhaitzaren gerizpean bandera jolasa burutzeko.   Motorrak berotu eta taldeak kamuflatuta gerrarako prestatu dira.   KUADRICEDO ZA-A 8AK 1 GUAKAMOLE AFILIÑUEEEEEEEEE ESPEZIALISTAK Jolasa hasi ondoren, indarrak errekuperatzeko ordua iritsi da, eta horretarako paella ederra jan dugu han bertan. Orain gaubela ederra izango dugu, gure fenomenoek prestatutakoa eta bihar pena handiz etxera...      


Olinpiar sua acedora iritsi den momentua...  Alberdi jauna izan da atxabaltatik ekartzeko arduraduna, eta behin hori gertatuta eguraldia lagun izan dugun bitartean horrela ibili gara... animalien jolasean ibili gara.. guagua, piopio eta muuuuuu artean arrautza eramaten adituak dira gureak Atzalde partean, marrazki lehiaketa izan dugu eta jakin bihar afaltzeko sagardotegira egingo dugula bidaia, Acedotegi sagardotegira hain zuzen ere. MENUA: Txorixo musturra Bakailao arrautzopila Bakailaoa piper gorriekin Idi txuleta Gazta menbrilo eta intxaurrekin Edateko ur goxo goxo...


Gaurkoan eguna Otsagitarrentzat sorpresa batekin hasiko dugu eguna.   Gustatu zaizue bideoa ezta? gaurkoan, ekintzekin jarraitu dugu eta zin egin genuen bezala eskaladako argazkiez gozatzeko aukera izango duzue.     Bueno lagunak, utzi egin behar zaituztegu, gaubeletako segurtasun taldea atean da iada eta haurrak hasi dira dantzan    


Atzo arroza bapo afaldu ostean.... gaur gogoz hasi dugu eguna, oraingo hontan ere taldea 3 zatitan banatu eta atzoko ekintza berdinak burutu ditugu Ibilalditxo bat egin ostean, ederki pasa dugu errekan bainatzen     Beste batzuk berriz bizikleta buelta egin dugu, lehengo tren Vasco-Navarroren bidetik eta argazkian ikus daitekeen bezala topean ibili gara! Bizikletabuelta nahikoa ez, eta gureek NBAko partidua jokatu dute errekako kantxan, begiraleak eta haurrak nor baino nor. Gaur ere Ibaibus garraioak enpresak, bere lana bikain burutu du, animaliak eta bokadiloak erama...


Calzon Winehousen arrakastak txundituta utzi gintuen acedotarroi eta bera ere oso gustora gelditu zenez, bere lagunmin King Acedofrika gerturatu zen atzoko gaubelara dantzariak lagun zituela. Hori nahikoa ez eta ipotx natilajaleak hurbildu zitzaizkigun beraien trebesiak aurkezteko. Amaitzeko, acedotarron abesti berria abestu genuen guztiok, une hunkigarria izan zen.. ACEDOKO ILARGIADOINUA: KEN ZAZPI, ILARGIA.     ESAIOZU AITATXORI MALETA ITXEKO ACEDOKO KANPINEAN ONDO PASATZEKO NANANANANANANNA….. (BIS) ESAIOZU AMATXORI ERREBISATZEKO BAINUJANTZI BERRIAKIN PISTINAN SARTZEKO NANAN...


Atzo gabean Rock in Acedoko lehen emanaldiak izan genituen, bertan Amy Calzon edota Calzon Winehouse moduan ezagutzen dugun artista famatuak bere "ikuskizun paregabea" eskeini zigun bere gogo Pipi Alberdiren laguntzarekin Gaur goizean eguraldia lagun izan dugu, krema izan da eguneko protagonistetako bat eta kamisetak tintatzeko aukera izan dugu. Taldeek beraien buruak aurkeztu dizkigute, taldearen izena eta emanalditxo bat eskeiniz   Alberdiren taldeak, afiliñuak, bertso zoragarri batekin podiumera igotzea lortu du, epaimahaiaren oniritziarekin. Hori horrela izanik, Mikel Alberdik Y...


Batzuei agur esan eta besteei ongi etorria egin diegu. Monitore hauek noiz hartuko dute atseden?....datorren astelehenean... Heldu bezain pronto taldeak osatu eta begiraleekin goiko futbol zelaira joan gara. Behin futbol zelaian, taldeen aurkezpen txiki bat egin dugu, ezin ahaztu taldeen aurkezpen ekitaldi nagusia bihar egingo dugula. Konturatu orduko meriendatzeko ordua iritsi zaigu, gaurkoan nozilla jarri digute, eta umeek ez dute ogi zati bat ere utzi! Behin tripa beteta gelatara joan eta bainujantziak jantzi ditugu, gaurkoan eguraldia lagun baitugu. ESKORITZARRAK EGUZKIA HARTZE...


Astebete zoragarria pasatu ondoren heldu da Acedoko 1. txandako azken eguna, maletak prest dituzte iada gure ume eta joango diren begiraleek. Atzo, egun osoan zehar bandera jokua burutu genuen mendian, taldeak gerrarako prestatu, mendian txabola bat egin eta bertan beraien banderak gorde zituzten. Ondoren paellada ikeragarri gozoa jateko aukera izan genuen, plater guztiak garbi garbi gelditu zirelarik.   UMMMMMMMMMM ZELAKO PINTA! Atzaldean, gogotxu ekin genion jokuari, trabestiak eta ajamaluak izan zirelarik irabazle, bi bandera eta 65 buztan lortu baitzituzten.   Eguna buka...


Azken bi egunotan taldea bi zatitan banatu eta bi ekintza burutu ditugu eguraldia lagun izan dugularik, bizikleta martxa eta ibilaldia. Ibiladian, Acedo inguruko paisai zoragarriaz gozatzeko aukera izan dugu eta bukatzeko errekan bainatzeko aukera ere bai. Bizikleta martxan berriz, Antoñanatik, Santikurutze kanpezora dagoen bidea, bidegorri batetik zeharkatu dugu eta bertan dagoen pistina natural batean bainatu gara berriz ere etxera bizikletan bueltatzeko.