AGURTZEKO MOMENTUA

Astebete zoragarria pasatu ondoren heldu da Acedoko 1. txandako azken eguna, maletak prest dituzte iada gure ume eta joango diren begiraleek.

Atzo, egun osoan zehar bandera jokua burutu genuen mendian, taldeak gerrarako prestatu, mendian txabola bat egin eta bertan beraien banderak gorde zituzten. Ondoren paellada ikeragarri gozoa jateko aukera izan genuen, plater guztiak garbi garbi gelditu zirelarik.

 

UMMMMMMMMMM ZELAKO PINTA!

Atzaldean, gogotxu ekin genion jokuari, trabestiak eta ajamaluak izan zirelarik irabazle, bi bandera eta 65 buztan lortu baitzituzten.

 

Eguna bukatzeko, gaubelan, txiste kontalariak, poetak eta mis eta misterrak izan genituen eta bukatzeko denok batera dantza eginez joan ginen oheraino.

 

GURE LAGUN KEPA ETA LIZA.

 

 


Utzi iruzkina: