ARIZMENDI IKASTOLAKO UDALEKUAK (ACEDO)

Gaur, egun zoragarria egin digularik, taldeen aurkezpenekin hasi ditugu ekintzak. Talde bakoitzak bere taldearen izen eta murala aurkeztu du, emanaldi ezin alaiago batean. Bazkal osteak pekineko olinpiar jokuekin jarraitu du, umeek bikain pasatzeko aukera izan dutelarik, besteak beste, zapitxo kolektiboan, ur boteila betetzen, joku zikinetan eta abarretan parte hartzeko aukera izan dute. Hau bukatu eta gero pistinan txipili-txapala nekatu arte aritu eta gaubela ezin originalago batekin bukatu dugu eguna.