ROCK IN ACEDO

Atzo gabean Rock in Acedoko lehen emanaldiak izan genituen, bertan Amy Calzon edota Calzon Winehouse moduan ezagutzen dugun artista famatuak bere "ikuskizun paregabea" eskeini zigun bere gogo Pipi Alberdiren laguntzarekin

Gaur goizean eguraldia lagun izan dugu, krema izan da eguneko protagonistetako bat eta kamisetak tintatzeko aukera izan dugu.

Taldeek beraien buruak aurkeztu dizkigute, taldearen izena eta emanalditxo bat eskeiniz

 

Alberdiren taldeak, afiliñuak, bertso zoragarri batekin podiumera igotzea lortu du, epaimahaiaren oniritziarekin. Hori horrela izanik, Mikel Alberdik You´ll never walk alone kantu famatua abestu du guztiz emozionaturik!

 

Epaimahaikideetan polemikoena Risto Calzzoni publizista izan da, eman duen puntuazio altuena hiruko bat izan da eta bere jarrera oso maltzurra! azkenean kanpora kanpora! oiluekin agurtu dute haurrek.

Arratsaldean, Ginkana egin dugu herria sakon ezagutzeko eta bertako jente jatorrarekin harremanak egiteko, batez ere txakur eta katuak egin dira gure lagun!

Atsalde bukaeran espero ez genuen bisita izan dugu gure kuartel generalean, kontrol sorpresa bat izan dugu baina zorionez krema pote kadukatu bat bakarrik eraman digute. (1989an kadukatua)

Esan digutenez, etorri den guardia los hombres de Pacoko komisaldegitik etorri zaigu, eta Otsagiko Gregory Housen kuadrilakoa da.

Gari eta Mari

Gari eta Mari 2008-07-08 21:18 #1

<P>Oso idea ona da blog hau sortzea. Guk etxetik oso gustora ikusi dou. Patxo&nbsp;haundi bat danontzat eta ondo pasau.</P>


Utzi iruzkina: