Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/31 21:58:10.547 GMT+1

Gaztetxearen komunikabideak

Altsasuko Gaztetxearen azkeneko jaiaz eta ekintzaz jakiteko aukera dago beti. Egiten duten guztiaren publizitatea alde zaharraren pareta guztietan ikusi daiteke bai eta Sakanerria sakandarren webgunean ere (http://www.sakanerria.com).

Gainera, hamabostgarren urtemuga ospatzeko (Gaztetxearentzako hain garrantzitsua izan zen urte horretan) Ostikazine aldizkaria kaleratu zuten. Bertan, urtean zehar antolatutako ekintzen (Glamour jaia, MarAGAtoia, luxua bada okupazioa eskubidea jardunaldiak, Zinemaldia, Bilboko Gaztetxeei bisita...) kronikak agertzen ziren antolatzaileen hitzetan kontatuta. Ale bakar honetan esan zuten arabera, gehiegotan ateratzeko gogoak baziren, baina, zoritxarrez, oraindik itxoiten gaude.

Etorkizunari begira ere, AGA tb proiektuaren lehenengo ideiak azaldu zituzten lehen aipatutako aldizkarian. AGA tb Altsasu herriarentzako telebista alternatiboa eta "okupa" izango zen garraxi irratiaren pausoak jarraituz.

Garraxi irratia okupazioaren zazpigarren urtemugan martxan jartzea lortu zuten. Garraxi irratia egiteko hainbat ekitaldi egin behar izan zituzten Altsasu jai giroan murgilduz. Altsasuko Jaietan ohikoa bihurtu den txozna, kontzertuak eta ziber-gauaren bitartez lortu zuten beheko solairuan dagoen irratia egiteko beharrezkoa zen dirua.

Beraz, nahiz eta interneteko sare erraldoian Gaztetxearen presentzia oso txikia izan, oso ondo "komunikatuta" dagoela esan daiteke. Izan ere, gaztetxeroak teknologi berriekin lan ikaragarria egiten ari dira.

Garraxi irratiaren inguruan informazio pixkat gehiago izateko:http://www.sindominio.com/garraxi

Nork: agaztea.2007/10/31 21:58:10.547 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru