Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/01/24 18:17:31.079 GMT+1

Gaztetxeak aurrera!



Gaztetxearen aldeko manifestazioa urtarrilaren 30ean izango da. Altsasuko plazatik abiatuko da, 19:00etan.

23:00ean Altsasuko Gaztetxean SEGISMUNDO TOXICOMANO eta LEONOR MARITXALAR taldeen kontzertuak egon behar ziren, aldiz, Gaztetxean izandako ezbeharraren ondorioz, Gaztetxearen aldeko elkartasun kontzertuak izango dira eta Olaztiko Maisuenean Gaztetxean izango dira.

Nork: agaztea.2010/01/24 18:17:31.079 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/23 11:42:16.158 GMT+1

Topatu.info webgunea

Gazteon topaleku izango den web orrialdea jaio da! Ostiraletik aurrera egonen da martxan. Bertan izango dugu Euskal Herriko gazteok elkarren berri jakiteko parada, elkarrengandik ikasteko abagunea. Gure esperientziak trukatzeko gunea izateko helburuarekin jaio da. Gure arteko komunikazio zubiak eraikiko ditugu.

Erditu da topatu.info ataria. Zestoan burutu ziren gazte topaketen filosofiari eta ildoari jarraiki gazte mugimenduak egunero aurrera daramatzan borroken erakusleiho izan nahi du atari berri honek. Ikasleek, gazte asanbladek, aisialdi ekintzek, kultur ekimenek, musikariek, independentziaren alde lanean dihardutenek, proiektu txikitzaileen aurka lanean dihardutenek, emakumeen borrokek, proiektu komunikatiboek, sexualitate askearen aldeko ekimenek etab. Guztiek izango dute tokia topatu.info leihoan. Euskal Herrian bestelako bizi eta herri eredu baten alde egunero lanean, alternatibak eraikitzen diharduen gazte mugimendu oso bat baitago.
Hau egia bilakatzeko ordea, ezinbestekoa da zure parte hartzea ere. Guztion artean gune bizi bilakatuko dugu hau. Gure herri eta auzoetan egiten ditugun ekimenen eta egoeraren berri emateko zuen parte hartzea ezinbestekoa da. Horretarako nahikoa da
topatuinfo@gmail.com  postara albisteak bidaltzea. Testu, argazki, audio zein bideoak gustura jasoko ditugu ahalik eta informazio osatuena emanez.

Sarea euskal gazteon topaleku izango da atari honen bitartez. Baina ildo horretan ezinbestekoa iruditzen zaigu sareak ematen dituen beste zenbait bitarteko ere baliatzea. Hala, publikatzen den albiste oro Twitter eta Facebook bidez ere zabalduko ditugu, berehalako informazioa jasotzeko eta ahalik eta eremu gehienetara iristeko.

Beraz, Euskal Herriko gazte mugimenduak hemen du bere tokia, bere ekimenen berri lau haizetara zabaltzeko. Ekin diezaiogun lanari!


http://www.topatu.info


Nork: agaztea.2010/01/23 11:42:16.158 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/13 14:41:03.223 GMT+1

Sute bat aprobetxatuz Gaztetxea miatu dute

Gaztetxean igandean izandako sute bat aprobetxatuz Foru Poliziek lokala miatu zuten.

Dirudienez sutea tximinian sortu zen, eta ez zuen eraikinean bestelako arazorik sortu. Gaztetxean suhiltzaileak egon ziren, eta, behin lana amaituta joan ziren. Orduan, Nafarroako Foruzaingoa Gaztetxean bertaratu zen "informe" bat egiteko. Gazte Asanbladako kideek atestatua lekukoekin egitea eskatu zuten eta, azkenean, poliziak bi lekukoekin sartu ziren, Altsasuko alkatearekin eta gaztetxe kide batekin. Polizia Zienfikoak eta beste bi agentek lokala miatu zuten. Gainera, agenteek zientifikakoei argazkiak ateratzeko agindu zieten.

Zerbait ilegala aurkitzekotan Gaztetxea itxiko zutela mehatxatu zuten, baina, ez zuten ezer eraman. Bitartean, kanpoan, antidisturbio talde batek bertan kontzentratutako gazteak mehatxatu eta bultzatu zuten.

Altsasuko Gazte Asanbladaren oharra:

Desde la Gazte Asanblada de Altsasu queremos denunciar la actuación de la Policía Foral ante los hechos ocurridos el pasado lunes día 11 de Enero en el Gaztetxe. Cerca de las 10:30 de la mañana, una persona acudió al gaztetxe, debido a que el día anterior parecía que la chimenea había cogido fuego. Al llegar allí, se encontró la casa llena de humo y directamente acudió al Cuerpo de Bomberos de Alsasua en busca de ayuda. Lo que a priori parecía un pequeño problema, que los bomberos consiguieron subsanar de manera rápida y eficaz, se complicó debido a la actuación lamentable y rastrera de la Policía Foral, que sin que nadie lo solicitara, ni los bomberos, ni el Ayuntamiento, ni ningún miembro de la asamblea de jóvenes, se personaron en el lugar sin ninguna intención de ayudar.

Desde el momento en que llegaron se dedicaron a sacar fotos a zonas del local que nada tenían que ver con el incendio, así como a abrir cajones, cajas, mirar camisetas… Al tiempo que el cuerpo de bomberos pedía a los jóvenes que sacasen todo el material que pudiera verse perjudicado por las llamas y el agua que ellos iban a echar, la Policía Foral decía que de allí no salía nada hasta que no se abriesen diligencias. Cuando la gente allí presente les recriminó su actuación, su respuesta fue identificar a varios jóvenes.

Una vez que los bomberos dieron por extinguido el fuego y aseguraron que la integridad de la casa no corría ningún peligro, los jóvenes se dispusieron a entrar en el local para empezar a repararlo. La sorpresa fue que la Policía Foral se opuso, argumentando que era la policía científica quien decidía si la estructura de la casa podía correr peligro o no. Uno de los bomberos volvió a reiterar que la casa no tenía ningún peligro de derrumbe, por lo que la Policía Foral decidió marcharse.
A los 10 minutos volvieron al Gaztetxe y se colocaron en la puerta para que nadie entrara hasta que viniese la policía científica. Antes de que llegara, se personaron en el lugar dos furgonetas de la Unidad Móvil de Intervención de la Policía Foral. Cuando llegó la policía científica, los antidisturbios cortaron todas las calles y encerraron a toda la gente allí presente en una calleja impidiendo el acceso a la casa y sus alrededores.

El objetivo de la Policía Foral, por medio de la policía científica, era entrar solos al Gaztetxe. Ante esta situación, la gente se opuso a que ellos entrasen solos por lo que, tras una pequeña discusión, tuvieron que ceder a que dos testigos (un miembro de la asamblea de jóvenes y el alcalde del pueblo) entrasen con ellos, ya que lo que pretendían, no era legal. Aun así, varios forales que acompañaron a la policía científica y a los dos testigos, se dedicaron a hacer un registro ilegal del Gaztetxe. Los dos testigos les dijeron que no podían hacer eso, a lo que les contestaron que se callasen porque si no los echaban.

Cuando acabaron, la policía científica llegó a la conclusión de que el incendio fue causado por el tubo que tocaba la viga y que la estructura de la casa no corría ningún peligro, cosa que los bomberos habían notificado varias horas antes. Ante esta cadena de sucesos, queda patente que la única intención de la Policía Foral fue la de registrar ilegalmente el Gaztetxe.
Desde la Gazte Asanblada de Altsasu queremos denunciar la actuación patética y rastrera de la Policía Foral que dedico todos sus esfuerzos a tratar de manera despectiva a la gente que se acercaba al Gaztetxe para ver lo sucedido y a realizar un registro ilegal. Por todo esto y por otras actuaciones recientes, ilegales al igual que esta, como el registro de un local privado del pueblo sin una orden, pedimos que nos dejen trabajar por y para el pueblo en paz. Llevamos 20 años trabajando de manera beneficiosa por el pueblo y llevando a cabo diversas luchas sociales sin pedir nada a cambio. Ahora es el momento en el que os pedimos que mostréis vuestro apoyo por esta casa y acudáis a la manifestación que se celebrará el próximo día 30 de enero a las 19:00 de la tarde en la plaza del pueblo.

Los aquí abajo firmantes:
- Nos adherimos a este manifiesto de denuncia de la actuación de la Policía Foral
- Nos adherimos a la manifestación del dia 30 de Enero a las 19:00 de la tarde con el lema: GAZTETXEAK AURRERA!
- Expresamos todo nuestro apoyo al Gaztetxe y la Gazte Asanblada de Altsasu.

Atxikimenduak egiteko: altsasukogaztetxea@sakanerria.com

Nork: agaztea.2010/01/13 14:41:03.223 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/01/13 14:41:03.223 GMT+1

Sute bat aprobetxatuz, Gaztetxea miatu dute

Gaztetxean igandean izandako sute bat aprobetxatuz Foru Poliziek lokala miatu zuten.

Dirudienez sutea tximinian sortu zen, eta ez zuen eraikinean bestelako arazorik sortu. Gaztetxean suhiltzaileak egon ziren, eta, behin lana amaituta joan ziren. Orduan, Nafarroako Foru Polizia Gaztetxean bertaratu zen "informe" bat egiteko. Gazte Asanbladako kideek atestatua lekukoekin egitea eskatu zuten eta, azkenean, poliziak bi lekukoekin sartu ziren, Altsasuko alkatearekin eta gaztetxe kide batekin. Polizia Zienfikoak eta beste bi agentek lokala miatu zuten. Gainera, agenteek zientifikakoei argazkiak ateratzeko agindu zieten.

Zerbait ilegala aurkitzekotan Gaztetxea itxiko zutela mehatxatu zuten, baina, ez zuten ezer eraman. Bitartean, kanpoan, antidisturbio talde batek bertan kontzentratutako gazteak mehatxatu eta bultzatu zuten.

Nork: agaztea.2010/01/13 14:41:03.223 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/20 21:04:14.226 GMT+1

SORKUNek proiektu berria aurkeztuko du Gaztetxean

Sorkunek bere ibilbideko hainbat kantu berreskuratu eta moldatu ditu, eta zuzenean sonoritate desberdinarekin eta blues zaharreko errepertorioa aurkeztuko ditu sortutako proiektu berrian. Proiektu berri honen soiltasuna eta biluztasuna ikusteko aukera izango da azaroaren 28an, larunbatean, Altsasuko Gaztetxean 23:30etatik aurrera.

Kashbad, Distantzia, Hesiak, Onna, Duna eta Sorkun&Vicepresidentes diskoetako abestiak moldatu eta zuzenean akustikoan aurkeztuko ditu Sorkunek. Hauekin batera, eskola zaharreko Skip James, JB Lenoi eta Howling' Wolf bluesak eta Shemekia Copeland eta Madeleine Peyrouxen abestien bertsio berriak abestuko ditu ere.

Sorkunen ahotsaren lagun Gorka Sesmaren eta Iker Alvarezen kitarra akustikoaren soinuak entzungo dira. 

Nork: agaztea.2009/11/20 21:04:14.226 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/10/06 09:45:08.737 GMT+2

Hemeretzi urte kaleak kolorez berpizten!


1990.eko urriaren 5ean Casa de Socorroren okupazioa burutu zen Altsasuko Gazte Asanbladaren 30 kideen eskutik. Gaztetxea sortu zuten. Casa de Socorro etxea Gazte Asanbladaren egoitza bihurtu zen, baina ez hori bakarrik. AGAk Gaztetxea izan aurretik hainbat ekimen eta jai antolatu bazituen, lokalarekin, ekintza hauek biderkatu ziren. 

2009ko urriaren 5ean Altsasuko Gaztetxeak 19 urte ospatuko ditu.  19 urte herria itxuraz aldatuz eta kolorez margotuz. 19 urte gazteen etorkizuna borrokaz eta antolakuntzaz koloreztatuz.

19 urte pasa dira baina Gaztetxeak indartsu jarraitzen du. Urtemugarako aste bateko ospakizunak antolatu ditu AGAk. Atzo, urriak 5, orain dela 19 urte etxea okupatu zuten egunean, Txupinazoa eztanda egin zuen eta larunbatean, 10ean, DINAMO eta GABBA GABBA HEY taldeen kontzertuarekin bukat.

Astelehena 5
18:00. TXUPINAZOA, kelejira eta merienda

Asteartea 6

Arratsaldean
. Gaztetxeen defentsan mobilizazioa: Gaztetxeetatik ez dira pasako

Asteazkena 7

19:00.
Dokumentala eta merienda

Osteguna 8
19:30. Hitzaldia: Iruñerriko Gaztetxeen egoera

Ostirala 9
18:00.
Haurrentzako jolasak eta txokolatada. (Eguraldi txarra eginez gero frontoian.)
23:00. Umore gaua gaztetxean.

Larunbata 10
11:00. Kalderete txapelketa
13:00. Prentsaurrekoa
14:30. Herri bazkaria
Ondoren. Herri jolasak eta kalejira Alde Zaharretik
23:00.
Kontzertua:
  • DINAMO (original latin ska - mallorka)
  • GABBA GABBA HEY (The Ramones Tribute)
ANIMA ZAITEZTE!!!
GAZTETXEA GURE ETXEA!!!
EZ DIRA PASAKO!


Nork: agaztea.2009/10/06 09:45:08.737 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/05 11:24:58.470 GMT+2

Altsasuko Jaiak Gaztetxean

Altsasuko Jaiak Irailaren 10etik 14ra ospatuko dira eta, urtero bezala, ekimenez beteriko egitaraua prestatu du Altsasuko Gazte Asanbladak.

ALTSASUKO GAZTETXEA JAIAK 2009

Osteguna 10 Presoen aldeko Eguna

- 10:30 Hamaiketako Gaztetxean
- 12:00 TXupinazoa
- 13:00 Presoen Aldeko Brindisa
- 14:30 Presoen aldeko Bazkaria
- 18:00 Jolasa Gaztetxeko Aldapan
- 20:00 Presoen Aldeko bajadika
- 23:00 Kontzertua Gaztetxean: IRATXO (rumba-rock-ska Madrid) + EGURRE

Ostirala 11 Euskararen aldeko eguna
- 20:00 Euskararen Aldeko bajadika
- 23:00 Kalejira ORKRESTA-rekin
- 24:00 EL BRUJO

Larunbata 12 AHTaren aurkako eguna
- 12:00 kalejira Bonberenea txarangarekin
- 15:00 herri bazkaria plazan
- 18:00 Herri jolasak
- 20:00 AHTaren aurkako bajadika
- 23:00 Kontzertua Gaztetxean: LA FAMILIA ISKARIOTE, SALBUESPUNK, ENDIKA "La Haine" eta D.J. HAWAI

Igandea 13 Emakumearen aldeko eguna
- 11:00 kalderete txapelketa
- 14:00 bazkaria
- 20:00 Emakumearen Aldeko bajadika
- 23:00 Gaupasa SOUN ANTISISTEMA herritik zehar

Astelehena 14 Piraten eguna
- 15:00 kuadrillen bazkaria
- 18:00 Kronoescalada trizikloekin gaztetxeko aldapan
- 20:00 Piraten bajadika
- 21:30 Kontzertua INEM-en: DISATER KREW
- Ondoren bokatada sagardoarekin


Nork: agaztea.2009/09/05 11:24:58.470 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2009/08/27 17:00:03.740 GMT+2

Zertarako Alemaniako Oktoberfestera joan...

...Altsasun hamaika zapore desberdineko garagardoak dastatzeko aukera baldin badago?



Aurten ere, Zubi Ondo elkartearen eskutik ospatuko da Garagardo Festa Altsasuko Jaiei hasiera eman aurretik. Irailaren 3an, osteguna, irekiko da Iortia Kultur Guneko karpa, eta irailaren 6an itxiko da.

Urtero bezala, garagardo ezberdinak dastatu ez ezik, menu bereziak dastatzeko aukera ere izango da.


Nork: agaztea.2009/08/27 17:00:03.740 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/08/14 11:33:22.043 GMT+2

Snowboard ikuskizuna...abuztuan

I. Freestyle Jibbing Festibala ospatuko da, abuztuaren 29an, Altsasuko Iortia Kultur Guneko plazan, 20:00etatik aurrera.

Erakustaldia eskiatzaile eta snowborderrei bideratuta dago, eta modulu ezberdinak izango dituzte trebetasunaren arabera: 7 metroko jeitsiera kajoi lau baten bitartez; 5 metroko baranda lau bat; eta ondoan, amateur erako 8 metroko kajoi lau bat egongo da, parte hartzealeek dakitena gustura erakutsi ahal izateko. Guztiak egiteko parada ematen dituzte moduluek.

Partehartzaile guztiek oroitgarri bat jasoko dute, eta afaria izango dute. Nahi izanez gero, Altsasun gaua pasatzeko aukera izango dute ere, hori bai, lehenago abisatu behar da. Ez da diru saririk izango, baina ausartenek saria jasoko dute. Erakustaldia expression session izango da, partehartzaileek euren maila erakutsi dezaten. Betiere ondo pasatzeko ideiarekin antolatu da, eta, aldi berean, uda denez, eskiatzaile eta snowbordei elurran aritzeko gogoak leuntzeko. Ikuskizuna girotzen DJ bat egongo da, eta hor bertan taberna txiki bat izango da.

Festarekin jarraitzeko Gaztetxean Rojo Vivo Reggae Banden kontzertuan izango da, 23:00etatik aurrera.

Nork: agaztea.2009/08/14 11:33:22.043 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/08/13 20:15:00.684 GMT+2

Alaskatik Altsasuko Gaztetxera

THE REAL McKENZIES Vancouverko punk-folk taldea Altsasuko Gaztetxean izango da abuztuaren 22an, larunbata, 20:00etatik aurrera.

The Real McKenzies 1992an hasi zen eszenatokiak astintzen inoiz entzundako eskoziako folk tradizionala eta punk bizkor eta melodikoa era miragarrian batzen. Eskozioako erroak dituztela argi geratu dadin, kiltak jantzita agertzen ohi dira kontzertuetan taldeko kideek, ikuskizun zalapartari eta dibertigarria eskainiz. Mundu osotik kontzertuak eman ondore, eta punk-rock talde hoberenetarikoekin eszenatokia partekatu ondoren, Altsasura iritsiko dira, Euskal Herrian egingo duten kontzertu bakarra emateko.

Hala ere, The Real McKenzies ez da bakarrik egongo datorren larunbatean. Talde alaskarrarekin batera euskal herriko bi punk talde egongo dira: AURKA, Lasarte-Orioko taldea; eta NEALTA FOLA, Aretxabaletako street punk taldea. Bi taldeek atera berri dute diska.

The Real Mckenzies bideoa


Nork: agaztea.2009/08/13 20:15:00.684 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)