Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/29 13:55:19.044 GMT+1

II. Laburmetrai Txapelketa

 

Altsasuko Gazte Asanbladak 2. LABURMETRAI TXAPELKETA aurkeztu du. 1. laburmetrai txapelketa Altsasuko Gaztetxearen XV.Urtemugan egin zen eta aurtengoa txapelketaren bertsio berritua eta hobetua izango da, Jaialdi alternatibo eta autogestionatua.

II. Laburmetrai lehiaketaren oinarriak:

  • Gehienezko iraupena: 15 minutu
  • DVD formatuan aurkeztu
  • Kartelaren formatua A4
  • Kategoriak
    • Animazioa
    • Salaketa
    • Fikzioa
    • 18 urtetik beherakoak
    • Telefono mugikorrarekin eginak

Laburmetraiak Gaztetxean aurkeztu behar dira maiatzaren 8a baina lehen. Bideoarekin batera egilearen datuak agertu behar dira: zuzendariaren izena; harremanetarako telefonoa; eta laburmetraiaren datuak: izenburua, iraupena eta kategoria. Nahi izanez gero, Gaztetxeko gelan grabatzeko aukera dago.

Bestaldetik, astero bideo emanaldiak izango dira Gaztetxean palomitak edo bestelako elikagaiekin lagundutak. Behin aurkezpen epea amaituta ekitaldiak hasiko dira: zozketak, opariak, erakusketak, etab.


ANIMA ZAITEZ!

 

 

Nork: agaztea.2008/11/29 13:55:19.044 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru