Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/01 11:02:42.569 GMT+1

ZiGA XII urtemuga

Gaur, abenduak 1, Ziordiko Gazte Asanbladaren 12. urtemuga ospatzen dute. Horretarako 11etan hambietakoa eskainiko dute eta 12tan kalderete lehiaketarekin hasiko dira. Ondoren kaldereteen dastapena egiteko aukera izango da bazkari herrikoian.

Arratsaldean, 18ak inguru, Monologoak izango dira gazte elkartean eta gauan, eguna ondo bukatzeko, Desmaskaradas taldearen kontzertua.

Sakanako Gazte Asanbladetatik Altsasukoa zaharrenetarikoa da. Ondoren, gazte taldearen eta Gaztetxearen onurak ikustean bestelako gazte taldeak sortzen hasi ziren. Joan den astean, Bakaikuko Gazte Asanbladaren 10. urtemuga izan zen eta gaur Ziordikoa GAren 12. urtemuga.

Gainera, Sakanako Gazte Asanblada guztiak elkarlanean aritzen dira zenbait ekimen eta ekintza burutzeko orduan.

"Herri bat, Gaztetxe bat".

Nork: agaztea.2007/12/01 11:02:42.569 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru