Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/09 16:37:08.520 GMT+1

Mendi martxa Luko, Urbina, Goiain eta Urrunaga inguruetan


Gaurko partean afizio mendizalea atera zaigu.

Urbinatik abiatuta AHTren txikizio lanetara txango bat egin dugu, jarraian, Lukotik barrena, Lukoko Gaina deitzen mendixkara igo gara eta Arabako lautadaren irudi eleganteak gozatzeko aukera izan dugu.

                     
Irudiaren atzekaldean Goiaingo poligono industriala.

Ondoren, Urrunagako Goiain baserrira abiatu gara eta eguraldia lagun, Urbinako Latxe baserriko bidea hartu dugu. Latxe baserrian, bertako etxekoandreak beraiei AHTak nolako eraginak sortuko zizkien argitzen aritu zaigu. Bideoan azalpen labur batzu agertzen dira.

Beraiekiko gure elkartasuna adierazteko pankartarekin argazkia atera dugu.

   


Nork: Urbinako AHT EZ! Gunea.2006/12/09 16:37:08.520 GMT+1
Etiketak: tav urbina euskal aht herria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.