2008/01/22 15:40:33.766 GMT+1
AtZo GaUr BiHaR zAn
Denbora aurrera doala konturatzen ez garelako, denbora amaigabea dela uste dugulako, behar bezala baliatzen ez dugulako, unean bertan egin beharrean hamaika gauza gerorako uzten ditugulako, denbora nahikoa dugula uste dugulako, igarotako denbora berreskuraezina dela konturatzen ez garelako, agian “Bihar”-ik egongo ez dela pentsatzen jartzen ez garelako... Arrazoi guzti horiengatik, eta
atzoko bihar gaur delako,
zertarako itxaron “bihar”-a maite zaitudala gaur esateko??
Atzo gaur bihar zan
|
Atzo gaur bihar zan eta ametsak betetzeko egun bat gutxiago
Denboraren eskutan eta erlojua astiro edo azkar aurrera
Urte bat ulertzeko Alcala Meco-n izan den presoari galdetu
Hilabete bat zer den haurdun dagoen neska gazteari galdetu
"Oroitzapenak ahaztu ahal badira, etorkizuna gogoratu dadila"
|
Ordu bat ulertzeko elkartzekotan dauden bi maitaleei galdetu
Segunduak zer diren azkenengo trena galdu duenari galdetu
"Oroitzapenak ahaztu ahal badira, etorkizuna gogoratu dadila"
Orainak lehena atzean uztean bide berri bat hasten da. |
Nork: aiene.2008/01/22 15:40:33.766 GMT+1
Etiketak:
denbora
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: maialen.2008/02/05 20:55:16.867 GMT+1
http://desafinazioak.blogspot.com