Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/15 12:40:59.696 GMT+2

Egia bat esateagatik

Egia bat esateagatik,

alabak

hil behar bazaizkit,

andrea

bortxatu behar badidate,

etxea

lurrarekin

berdindu behar bazait;

Egia bat esateagatik,

ebaki behar badidate

nik eskribitzen

dudan

eskua,

nik kantatzen

dudan

mihina;

Egia bat esateagatik,

nire izena

kenduko badute

euskal literaturaren

urrezko

orrietatik,

inoiz,

inola,

inun

ez naiz

isilduko.

        Gabriel Aresti, 1963

Nork: aiene.2008/04/15 12:40:59.696 GMT+2
Etiketak: aresti poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.