Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/05 16:08:37.457 GMT+1

Nazkatuta nago!

Beti gauza bera entzuteaz,

promesa berdinak entzuteaz,

betiko albisteak,

betiko gezurrak.

 

Nazkatuta nago

telebistan txotxolo berdinak ikusteaz,

umeen gisan eztabaidatzen;

hitza ukatu zaien haiek

beren ahotsa gizartera helarazi nahian ikusteaz,

nolabait baztertuak daudenak altxa ezinik ikusteaz,

ideiak preso ikusteaz.

 

Nazkatuta nago egun batean terrorista dena

atxilo hartu dutela ikustea

hurrengo egunean aske uzteko,

inoiz ez delako egon atxilo hartzeko arrazoirik

ez delako sekula terrorista izan.

 

Nazkatuta nago batzuen hitzak gehiago balio izateaz.

Noizbait, norbaitek min lazgarria eragin dielako

handik aurrera gizartean beren hitzak oihartzun handiagoa izateaz,

zureak eta nireak baino gehiago balio izateaz.

 

Eta nazkatuta nagoelako gaur telebista itzaliko dut,

Ez dut irratia entzungo, ez dut egunkaririk erosiko.

Mundua itzaliko dut une batez, begiak itxiko ditut

eta ametsetan murgilduko naiz,

nire ametsetan, nire mundu perfektuan,

inork ezer inposatzen ez didan mundu horretan.

 

Bihar, agian, itzuliko naiz.

Nork: aiene.2008/03/05 16:08:37.457 GMT+1
Etiketak: bizitza hauteskundeak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Itzul zaitez arren zure mundu perfektu hori zerez egina dagoen guztioi erakustera. Ez ezazu zuretzat bakarrik gorde!

Nork: 27zapata.2008/03/05 21:52:45.673 GMT+1
www.blogari.net/27zapata

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.