2008/04/15 12:57:41.449 GMT+2
Etxeorratzak
Etxeorratz bat solairu edo garaiera askoko eraikina da.Etxeorratz bat eraikitzearen arrazoiak asko dira,lurzoruaren kostu handia,hiriaren ikur bat eraikitzeko nahia...
Etxeorratza definitzeko era asko daude,definiziorik erabilienaren arabera,150metro baino gehiagoko eraikina da etxeorratza.300metro baino handiagoak direnak "supergaraiak" izena hartzen dute.Dena dela,definizio gehiago ere badago.
Etxeorratzak gaur egun kontinente guztietan topa daitzeke,eta hainbat eredu ezberdinen arabera eraikitzen dira.
SEARS DORREA(CHICAGO):
Nork: ainhoarrieta.2008/04/15 12:57:41.449 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/17 17:11:45.208 GMT+1
Euskal etxeak: Krisia eta erronka berriak
Euskal etxeen egungo egoera ez da oso pozgarria, bai zaharkitua. Gazteak erakartzeko arazo ugari dago eta azaleko folklorean erortzeko arrisku itzela. Krisia begi-bistakoa da, euskal nortasunaren mugak gero eta lausoagoak baitira globalizazioaren inperioan. Jakina, moduak eta moduak daude euskaldun sentitzeko, eta atzerrian identitateak memorian barrena bidaiatzen du libre. Baina Euskal Herriko erakundeek elikatzen duten diasporak aldaketak behar ditu, freskotasuna eta egitura arinak. Euskal etxeek antzinako inertziak baztertu eta belaunaldi berrien beharrak asetu behar dituzte, iraungo badute.
Nork: ainhoarrieta.2008/03/17 17:11:45.208 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/22 12:34:10.206 GMT+1
Musika eta abestiak
Estrella Polar ........Pereza
¿Quien?................Efecto mariposa
Piece of me..........Britney Spears
Bleeeding love......Leona Lewis
roto por dentro....M-clan
When i´m agone....Simple Plan
Eres para mí..........Julieta Venegas
Ojala pudiera borrarte....Maná
Same mistake........James Blunt
Gotas de agua dulce.....Juanes
Informazio gehiago webgune honetan:http://www.los40.com
Nork: ainhoarrieta.2008/01/22 12:34:10.206 GMT+1
Etiketak:
musika
eta
abestiak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/01/21 16:55:07.544 GMT+1
DONOSTIAKO DANBORRADA
Danbor eta hupel hotsak isildu dira Donostian. isilik egongo dira beste urtebetez, datorren urtarrilaren 20a iritsi bitartean. Union Artesana elkartekoek gauerdian jo zituzten berriz ere, Konstituzio Plazan, Raimundo Sarriegik konposatutako doinuak.24 orduko jaia hortxe amaitu zen.Egunez haurrak izan ziren garrantsitsuenak nahiz eta baten batzuek gaua luzatuko zuten.
24 ordu baino ez dira. Donostiakoentzat ez dago halakorik urte osoan.Atzo egun osoan bizitakoa da horren erakusgarri: Gaztelubide elkartekoek emandako jai hasiera Konstituzio Plazaren itxura ikaragarria zen-, ondorengo gau luzea kaleak jendez lepo, eta ez soilik Alde Zaharrekoak-, goiz eta eguerdi dotorea, arratsalde bete-betea...eta, gauerdian, Konstituzio Plaza berriz ere jendez gainezka Donostiako bandera eraisten ikusteko eta, Union Artesanakoen eskutik, Sarriegiren doinuak azkenekoz, aurtengoz ere.

Nork: ainhoarrieta.2008/01/21 16:55:07.544 GMT+1
Etiketak:
jaiak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak