Afrikaz ari ziren hitz egiten

aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2007-11-10 10:01

Kafe bat hartzera joan naiz gaur 123ra, bide batez hor lan egiten duen lagun on bati bisita eginez. Nazkatuta naukate bi horiek. Arratsalde guztian gai beraren inguruan ari dira eztabaidan eta ez dira ondorio bakar batera iritsi, esan dit lagunak, atetik sartu naizen une berean.

 

Afrika zuen hizpide barraren bestaldean eserita zegoen bikoteak. Lehenak bigarrenari esan omen dio egunen batean Afrikara joan nahi duela. Baina benetako afrikara, ez hemen ezagutzen dugun Afrikara. Eta bigarrenak zertarako joan behar duen galdetu omen dio lehenari. Bai, Afrikan ez omen dago ezer. Ez behintzat pena merezi duenik. Edo antolatutako txango batekin joaten zara edo ez dago zer eginik.

 

Lehena haserretu egin da eta bigarrenak kontra egiten jarraitu du. Eta lagun zerbitzariak, arratsalde osoa eztabaidan ondorio garbi batera iritsi gabe ari zirelako bikoteari ixiltzeko esan dionean, azkenean lauok amaitu dugu eztabaidan. Eta lauok ondorio batera iritsi ez bagara ere, argi dagoena zera da: hobe genukeela guztiok afrikarrek duten eskuzabaltasunaz eta irribarreaz pixka bat kutsatu. Hobe genukeela afrikarrengandik pixka bat ikasi, munduan zehar dena dakigulakoan ibili baino.


Utzi iruzkina: