Aizkorripetik...

...gailur honetatik inguruari eta ingurukoei begira...

Gezurra dirudi

aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2008-12-26 05:37

Gezurra dirudi, bai, baina tira, zer egingo diogu. Pasahitza ahaztu eta, to! Ezin inondik inora zantzurik aurkitu. Inori gertatuko zitzaizuela pentsatzen dut. Eta gogaikarria da oso. Abenduaren 26a, gaur. Urte berria hasterako, Elizabeth, Juanma, hemen izan beharko nuke. Ekaitzaren erdian. Ordurako, ondo bidean, amaiera ikusten. Argi pixka bat, sikiera. Bueltan omen naiz.


Gaur ere, berriz galdetu dio amonak bilobari ea igandea den. Eta gaur ere, berriz erantzun dio bilobak amonari hori zergatik galdetzen duen. Beste behin, ezker-eskuin mugitu du agureak burua, bide horretatik ez jarraitzeko bilobari agindu emanez. Eta hasi da memorian eguneroko bidaia egiten. Igandea zen egun hura ere. Igandea zen itsasoan barneratu eta egunen batean, igande batez, itzuliko zela agindu zion eguna. Igandea zen, bere lehendabiziko eta azken eskutitza iritsi zen eguna ere. Urteak pasata, igandea da gaur ere. Eta beste behin, igande batez, igandea ez dela errepikatu dio bilo...


Berrabiaraztera goaz... Animo... Bloga berriz martxan jartzera doa... Ezezkoaren eta baiezkoaren arteko balantzan bigarren honek izan du indar gehiago. Tranpa egiten lagundu duten kanpo faktore batzuk tarteko, bai, hori ere egia da. Baina baiezkoak irabazi du eta ez da gutxi. Mila esker, Elizabeth, etengabeko animoak emateagatik (eta zure webeko estekagatik!). Abuztuan kafe bat ez, mila! Juanma, geldiunerik gabeko irakurketagatik eta kritika konstruktiboagatik, mila mila esker. Iban, desberdinaren hautua (hori soilik balitz!) bistan jartzeagatik, eskerrik asko, benetan. Jon, esker mila, ...


Lizartzan (II)

3
aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2007-12-20 13:36

Beste behin Lizartzan. Beste behin PPko lotsagabeek inbadituta duten herrian. Oraindik gogoan dut: orain gutxirarte bi bandera zeuden udaletxeko balkoitik zintzilik, haizearekin batera dantzan: euskaldun guztion ikurriña eta Lizartzako bandera. Bi horiekin batera, preskoak etxeratzeko eskatzen duen beste bat, preso eta iheslari askoren argazkiekin batera. Iritsi zen ordea PP. Eta jarri zuen aurreko bien gainetik Espainiako bandera, eta kendu zituen presoak etxeratzeko eskatzen duen banderola eta preso eta iheslari askoren argazkiak ere. Herritarren nahiz kanpotarren kexuak ez ziren nahiko...


Berandutu egin zitzaidan telebista piztu nuenerako. Galdu nuen lagunaren "interbentzioa", bere lehendabiziko programa aurkezten. Amorrazioa. Kanalez aldatu eta... Kazetari famatu bat Iraken, kamera eskuetan duela. AEBtako soldadu talde batek baimena eman eta tokia egin dio beraiekin joan dadin, babestuta. Antza, egun arrunt bat da Iraken. Bagdaden daude, eguneroko bira egiten. Euren inguruan dagoen auto oro geratzen dute estatubatuarrek. Etxe askotan (gehienetan ez esateagatik) sartzen dira eta miaketak egiten dituzte. Ez diete batere tratu onik eskeintzen euren bidean paratzen direnei. Et...


Lizartzan (I)

aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2007-12-19 13:54

Beste behin Lizartzan. Beste behin PPko lotsagabeek inbadituta duten herrian. Autoa geratu dugu plaza ondoan. Haur batzuk jolasean dabiltza belardian. Beste batzuk ondoko parkean daude, eskola atarian. Arratsaldeko 5ak dira. Oraintxe irten berri dira eskolatik. Gurasoak inguruan, bataren eta bestearen inguruan hitz egiten. "Aurreko astean ere plenoa egin omen zuten. Txikia ikaratuta etorri zen etxera. Eskolan ere irakasleak kexatu egin omen dira". Emakume bat sututa ikusten dugu. Izan ere, Lizartzan, PPk osatutako alkatetzak plenoak egiten dituenean ez ditu soilik plenoak egiten. Lizartza...


Gaur euria ari du

1
aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2007-11-30 22:51

Ordenagailuaren pantailari begira ari naiz, eskuarekin eginiko mugimenduek sarean barna noraezean naramaten bitartean. Egunkarien lehendabiziko orrialdeak ikusten ari naiz supituki, eta mina besterik ez dut sentitzen titularrak irakurtzean. Berrogeita sei. Berrogeita sei atxiloketa agindu dituzte. Hogeita sei antzemanda.   Ez dakit ikusten ari naizena egia den edo jada nekearen eta nire irudimenaren txantxa ote den. Zoritxarrez ordea halakoak egunerokotasunaren zati bihurtu dira gurean. Erasoak, irainak, atxiloketak, torturak… Edonork ez du gure eguneroko...


"Ez duzu idatzi Kanadaren inguruan", esan zidaten atzo lagunek. Egia da, ez dut Kanadaren inguruan idatzi. Ez bainaiz, idazteko adina denbora egon han. Hiru aste eta erdi ez dira denbora Kanadan egon naizela esateko. Ezta haren inguruan idazteko ere. Are gutxiago, herrialde erraldoi hura ezagutzeko. Baina, hara, bidaien inguruan hitz egiten duen zutabetxo baterako idatzi behar izan dut Kanadaren inguruan. Kanadaren inguruan idatzi ez dudala esan diaten horiei... Larre amaigabeek, ehunka lakuk eta noizean behin aurkitutako baso ederrek marrazten dute Kanadaren erdigunean dagoen lurralde hon...


Postala

4
aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2007-11-10 10:25

Lagun baten postala iritsi zait gaur. Barne borroka handi batean murgilduta ez ote dagoenaren susmoa dut. Hala idatzi du:   Nork dio non gelditu behar den eta noiz jarraitu behar den aurrera. Noiz den nahikoa eta noiz ez. Noiz egin behar den atzera eta noiz egon behar den hor, denen eta denaren aurka borrokan.   Noiz dakigu nahikoa den edo ez. Noiz, egindakoak balio izan duen edo ez. Nork daki zer den egia eta zer gezurra. Nork esango digu ondo dagoen edo ez. Eta nork esango digu nori sinistu edo ez. Ingurukoei sinistu edo ez. Geure bururei sinistu edo ez.   Nola dakigu alf...


Kafe bat hartzera joan naiz gaur 123ra, bide batez hor lan egiten duen lagun on bati bisita eginez. Nazkatuta naukate bi horiek. Arratsalde guztian gai beraren inguruan ari dira eztabaidan eta ez dira ondorio bakar batera iritsi, esan dit lagunak, atetik sartu naizen une berean.   Afrika zuen hizpide barraren bestaldean eserita zegoen bikoteak. Lehenak bigarrenari esan omen dio egunen batean Afrikara joan nahi duela. Baina benetako afrikara, ez hemen ezagutzen dugun Afrikara. Eta bigarrenak zertarako joan behar duen galdetu omen dio lehenari. Bai, Afrikan ez omen dago ezer. Ez behintza...


aizkorripetik 1456130602071

Blathen bloga da hau. Lanez lepo bizi den arren beti aurkitzen du tartetxo bat toki guztietara berekin eramaten dituen liburua edota koadernoa eta bolaluma hartu eta lerrotxo batzuk irakurri edota idazteko. Denetarik idaztea gustatzen zaio, eta baita, besteek idatzitakoak irakurri eta iritziak jasotzea (eta ematea)ere. Ingurukoek pauso hau ematera hamaika aldiz bultzatu badute ere hau da bere lehendabiziko bloga. (...) Eta, kostata, berriz martxan jarri dena. Iraungo ote du?