Gaur ere, berriz galdetu dio amonak bilobari ea igandea den. Eta gaur ere, berriz erantzun dio bilobak amonari hori zergatik galdetzen duen. Beste behin, ezker-eskuin mugitu du agureak burua, bide horretatik ez jarraitzeko bilobari agindu emanez.
Eta hasi da memorian eguneroko bidaia egiten.
Igandea zen egun hura ere. Igandea zen itsasoan barneratu eta egunen batean, igande batez, itzuliko zela agindu zion eguna. Igandea zen, bere lehendabiziko eta azken eskutitza iritsi zen eguna ere.
Urteak pasata, igandea da gaur ere. Eta beste behin, igande batez, igandea ez dela errepikatu dio bilobak amonari.
Erantzunak
Animo blogakin Blath
Nork: gobbla.2008/03/19 15:55:14.434 GMT+1
www.blogak.com/gobbla
Nork: iguzki gorriya.2008/03/20 23:08:37.799 GMT+1
Nork: Senpereko postaria.2008/03/28 18:27:11.390 GMT+1
hatsaelkartea@aol.com
Nork: iguzki gorriya.2008/06/18 19:01:26.546 GMT+2