Lizartzan (I)

aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2007-12-19 13:54

Beste behin Lizartzan. Beste behin PPko lotsagabeek inbadituta duten herrian.

Autoa geratu dugu plaza ondoan. Haur batzuk jolasean dabiltza belardian. Beste batzuk ondoko parkean daude, eskola atarian. Arratsaldeko 5ak dira. Oraintxe irten berri dira eskolatik. Gurasoak inguruan, bataren eta bestearen inguruan hitz egiten. "Aurreko astean ere plenoa egin omen zuten. Txikia ikaratuta etorri zen etxera. Eskolan ere irakasleak kexatu egin omen dira". Emakume bat sututa ikusten dugu.

Izan ere, Lizartzan, PPk osatutako alkatetzak plenoak egiten dituenean ez ditu soilik plenoak egiten. Lizartzan, PPk osatutako alkatetzak plenoak egiten dituenean hamarka ertzaina ekartzen ditu herrira: beltzez, armatuta, paisanoz, armatuta, uniformez, armatuta... Hamarka. Astegunetan izaten dira plenoak, goizez gehienetan. Regina Otaola alkatea eta zinegotziak bilduta dauden bitartean herria ertzainek hartuta egoten da.

Herriaren erdigunean dago udaletxea Lizartzan, plazan bertan. Eta ondo-ondoan Eskola.

Pleno egunetan zirkua dirudi herriak: udaletxe inguru guztia beltzez josita (gainontzeko guztia imajinatu). Eta ondoan, haurrak eskoletako atsedenaldian jolasean egon behar luketenean, parkean edo futbolean jolasean aritu beharrean, denak izkin batean, elkarrekin bilduta, ikararen ikaraz egotend ira. Lizartzako plazan bertan, herrian gertatzen denaren inguruan lagun batekin hitz egiten ari naizen bitartean, parkean dagoen beste emakume bati zera entzun diogu: "Gure semeak gelako pertsianak beheraino jaisten ditu lotara joaten den bakoitzean. Zergatik egiten duen galdetu nion atzo gauean. Batzuetan eskola ondoan egoten diren beltzezko gizonak ez sartzeko egiten duela esan zidan".

Lizartzako gurasoak arduratuta daude eta ez da gutxiagorako. Ez soilik kanpotik etorritako arrotz faxista batzuk euren herria gobernatzen ari direlako, baita euren seme-alabak izutzen ari direlako ere (amaigabea den zerrenda batean zerbait aipatzeagatik).

Baina zer da hau?


Utzi iruzkina: