Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/30 22:51:46.522 GMT+1

Gaur euria ari du

Ordenagailuaren pantailari begira ari naiz, eskuarekin eginiko mugimenduek sarean barna noraezean naramaten bitartean. Egunkarien lehendabiziko orrialdeak ikusten ari naiz supituki, eta mina besterik ez dut sentitzen titularrak irakurtzean. Berrogeita sei. Berrogeita sei atxiloketa agindu dituzte. Hogeita sei antzemanda.

 

Ez dakit ikusten ari naizena egia den edo jada nekearen eta nire irudimenaren txantxa ote den. Zoritxarrez ordea halakoak egunerokotasunaren zati bihurtu dira gurean. Erasoak, irainak, atxiloketak, torturak… Edonork ez du gure egunerokotasunaren inguruko daturik sinisten. Ikusi egin behar da sinisteko. Bizi egin behar da sinisteko. Eta hala ere sinestezina da. Iguingarria. Nazkagarria.

 

Ez, ez da nire imaginazioaren emaitza. Mezu bat bidali dit lagun batek. « Euria ari du gaur. Euri azidoa ».

 

Nork: BlathMcClenaghan.2007/11/30 22:51:46.522 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Egoerari buelta emango diogu! Hara zer zioen duela 30 urte pasatxo Pantxoa eta Peiok kantatzen zuten "Aita kartzelan duzu" kantuaren letrak. "Aita kartzelan duzu, ama ixkutuan duzu... Euskal Herriaren gain, haurra, gaur iguzkirik ez dugu... Egizu lo, egizu... Zomorroari ez beldur, aita azkarra da ta ama atzarrik baituzu... Bihar goizean goizik iguzki izanen duzu... Aita kartzelan duzu... Zomorroa atzarrik baita, gaur ilunpean gaituzu... Bihar esnatu eta ardi esnetik emanen... Esnea edan eta laster gizondu zaite. Ta aita lagundu zazun, zomorroaren hiltzen... Aita kartzelan duzu... Zomorroa hil eta, haurra, iguzki izanen duzu... Urre gorria baita gure munduan nagusi, zuretzat nahi ditugu urre kataiak autsi... Bihar izan dezazun amodioa nausi!... Kartzela hutsik duzu! Hamar ziren, nun dituzu? Lur azpitik igesi dira eta bidean dituzu... Irriño bat egizu, haurra, aita bidean baituzu! Aitaren besoetan, haurra, bihar lo eginen duzu..." LO EGIN SOILIK ATSEDEN HARTZEKO, AMESTEN JARRAITZEKO, BAINA EZ GAITEZEN LOZORROAN GERATU EURI AZIDO ETA HODEI ILUNEN AURREAN. *

Nork: aterkia.2007/12/03 23:55:44.332 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.