Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/10 10:25:23.587 GMT+1

Postala

Lagun baten postala iritsi zait gaur. Barne borroka handi batean murgilduta ez ote dagoenaren susmoa dut. Hala idatzi du:

 

Nork dio non gelditu behar den eta noiz jarraitu behar den aurrera. Noiz den nahikoa eta noiz ez. Noiz egin behar den atzera eta noiz egon behar den hor, denen eta denaren aurka borrokan.

 

Noiz dakigu nahikoa den edo ez. Noiz, egindakoak balio izan duen edo ez. Nork daki zer den egia eta zer gezurra. Nork esango digu ondo dagoen edo ez. Eta nork esango digu nori sinistu edo ez. Ingurukoei sinistu edo ez. Geure bururei sinistu edo ez.

 

Nola dakigu alferrik aritu garen edo ezinezkoa denaren alde ari garen, alferrik. Nork esango digu  zer den justua eta zer ez. Nork esango digu  zer garen edo zer ez, zertan ari garen edo zertan ez. Nork esango digu zertan ari beharko ginatekeen ari garenaren aldean.

 

Hamar mila galdera buruan eta erantzunik aurkitu ezin.

 

Oraindik ez diot erantzun.

Nork: BlathMcClenaghan.2007/11/10 10:25:23.587 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

agian behar duen bakarra, babestua, entzuna, lagundua sentitzia da... hitz ulerkor batzuk, esplizituak izan gabe animozkua den ele xorta bat... saiatu! ;-)

Nork: xaun.2007/11/10 16:36:05.458 GMT+1

Kantu biren estribiloak etortzen zaizkit burura, biak Rafa Ruedak idatzitakoak (lehenengoa Ruper Ordorikaren ahotserako): 1. "Esaidazu erraturik gauden, sentitzen duguna faltsua den" eta 2. "Ez dit axola hitz antzuak, sentimendu antzurik existitzen ez delako." (Nor ote den erantzun denak dauzkan "nork" hura, ez dakit...) Bat nator xaun-ekin. Saiatu!

Nork: Elizabeth.2007/12/06 17:37:16.581 GMT+1

Kantu biren estribiloak etortzen zaizkit burura, biak Rafa Ruedak idatzitakoak (lehenengoa Ruper Ordorikaren ahotserako): 1. "Esaidazu erraturik gauden, sentitzen duguna faltsua den" eta 2. "Ez dit axola hitz antzuak, sentimendu antzurik existitzen ez delako." (Nor ote den erantzun denak dauzkan "nork" hura, ez dakit...) Bat nator xaun-ekin. Saiatu!

Nork: Elizabeth.2007/12/07 13:01:49.931 GMT+1

Ez ditut ulertzen galderak...erantzuna hain da argia!!!
Norberak bere bidea eginda hortxe ikasten da...
Begiratuz ez da jausiko sagarrik..jausten den sagarra ustela izango da...
Egin gaizki,oker,aldrebez...buruzbehera...kontrara;alde...baina egin zeuk ez utzi besteei zeuk egin behar duzuna...
Horrek ematen du konfiantza,zigurtasuna..jakiteak zeuk egin duzula... autoeraketa pertsonala...
Bideak berak egingo gaitu!!!
zaindu!!!

Nork: Antagonistak.2007/12/15 10:17:30.054 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.