Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/28 22:14:30.606 GMT+1

(Berriro) Abiatzera goaz...

Berrabiaraztera goaz...

Animo... Bloga berriz martxan jartzera doa... Ezezkoaren eta baiezkoaren arteko balantzan bigarren honek izan du indar gehiago. Tranpa egiten lagundu duten kanpo faktore batzuk tarteko, bai, hori ere egia da. Baina baiezkoak irabazi du eta ez da gutxi.

Mila esker, Elizabeth, etengabeko animoak emateagatik (eta zure webeko estekagatik!). Abuztuan kafe bat ez, mila!

Juanma, geldiunerik gabeko irakurketagatik eta kritika konstruktiboagatik, mila mila esker.

Iban, desberdinaren hautua (hori soilik balitz!) bistan jartzeagatik, eskerrik asko, benetan.

Jon, esker mila, zinez, bultzatzeagatik (askotan zu zeu konturatu gabe izan bada ere).

Eta gainontzeko guztiei... Irakurtze soilagatik. Muito obrigado.

Bagoaz...

Nork: BlathMcClenaghan.2008/02/28 22:14:30.606 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Antza, arazoak daude erantzunak uzterako garaian...

Elizabeth-ek emailez jakinarazi dit erantzuna utzi duela... Baina ez da inondik ageri. Bertan jarriko dut, beraz. Hara, Elizabethen erantzuna:

Kaixo!

Ez dago batere zergaitik!

Badago inor, blogak astero-astero idatzi behar direla uste duena. Ez nago ados. Zer edo zer idatzi nahi/behar duenean, nahikoa, ezta? Egunkariek egunero espazioa bete behar izaten dute, baina blogak libreago bizi dira.  Eta aizu, mila kafe haiek mostoekin-edo tartekatu beharko ditut; bestela bihotzekoak jota hilko natzaizkizu. ;>)

A! Lagun bati arestian bidalitako bi lotura igorriko dizkizut hemen, hurrengo batean komentatzeko:

http://www.vredesprocesbaskenland.nl/index.php?language=es#direct

http://my.barackobama.com/page/invite/yeswecanvideo

Besterik gabe momentuz, zaindu eta ondo izan.


Nork: Elizabethen erantzuna.2008/02/29 16:51:59.952 GMT+1

Animo!!!
Ekin bideari...
Bidean hausnartzeko ez bada,
ez gelditu inoiz,
Lortuko dugu ;)

Nork: Antagonistak.2008/03/01 11:41:23.907 GMT+1

Beno, espero det aurrera jarraitzia blogarekin, ni behintzat, ahal dudan neurrian laguntzen saiatuko naiz.
Animo!

Nork: gobbla.2008/03/03 09:08:33.951 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.