Aizkorripetik...

...gailur honetatik inguruari eta ingurukoei begira...

Ez da maitasun istorio bat baina bai istorio erreala.   Badira, hortik zehar galduta, bizitzan behin edo bitan, agian hirutan (edo gehienez lautan) gertatzen diren gauzak. Batzuetan amaitu ere egiten dira, nahi ez badugu ere.   Lankideak lana utzi behar du, bakarrik utziko nau erredakzioan (barkamena beste lankideei –hau irakurtzen baduzue- hitzaren erabileragatik… esanahia ez da literala). Zazpi lan egun besterik ez dira geratzen bera joan arte. Eta orduak ere kontatzen hasia naizela uste dut.   Izan ere zenbait lanbidetan elkarlana egin behar bada nolabaiteko kimika beha...


Herrian barna oinez nindoan gaur. Norabiderik gabe, pausoak aurrerantz emanez. Bada plaza parean parke handi bat, sarreran eserleku batzuk dituena. Hor izaten dira arratsaldetan eskolatik atera berri diren haurrak edota paseotik itzuli diren agureak.  Igandea gaur, haurrik ez beraz. Baina agurerik bai. R zegoen bertan, herriko gizonik zaharrena, laurogehita hemezortzi urterekin (oker ez banaiz). Atsegina bera, hizketarako gogoz beti. Ez gaur ordea.   Diosala egiten dit beti urrutian ikusten banau ere. Oinez badoa gelditu egiten da  eta bastoia gora igoaz agurtzen nau. Halako...


Edo ixtori bat kontaum nahizuet, inguru honetan esango genukeen edo esango nukeen moduan.   Bazen behin, idaztea asko gustatzen zitzaion neska txiki bat. "Handitan" kazetari izan nahi zuen eta urrutiko lurretara joan, han gertatzen zirenak kontatzeko. Beti esaten zuen kazetari izan nahi zuela eta urrutira joan nahi zuela. Gurasoek (eta eskolan irakasle gehienek, gutxi batzuk kenduta) burutik tontakeriak kentzen joateko esaten zioten beti. Baina berak ez zituen kentzen, ez zituen kendu nahi. Txiki txikia zenetik ametsetatik bizi zen neska txiki hura.   Bere amona asko maite zuen ...


...txikia naiz...

3
aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2007-10-23 16:31

Ez didate erakutsi handi izaten. Txiki izaten ere ez. Handi izaten ikastea erreza dela iruditzen zait batzuetan. Baina txiki izaten ikasi egin behar da. Txiki izatea berezi izatea da. Txiki izatea, izaten jakitea da. Handiaren beharrik ez izaten jakitea. Txikiok ez gara konformistak, protesta egiten dakigu, borrokatzen dakigu, defendatzen dakigu. Handiek horretara eramaten gaituztelako, gehienetan.   Zortekoa naiz. Irakasle paregabe baten lekzioak jaso ditut aspaldion, eta berak gidatu nau aspaldian arretua neukan txikitasunaren kontzeptua berreraikitzera. Ardi beltzak izango gara, ado...


 Emakumeok gure bidea egin behar dugula eta gure eskubideak defendatu behar ditugula oso argi neukan orain arte, baina orain argi baino argiago daukat. Eta inozi baino sutsuago defendatuko ditut balore horiek. Ergelkeria bat izan da muturreko feminismo horretara eraman nauena, baina harro nago muturreko kokapen hori hartzeaz (gehienetan mutur-muturreko posizioen zalea izan ez banaiz ere).   Larunbatean arratsaldean erosketa batzuk egitera joan nintzen supermerkatura. Eta lagun min batekin topo egin nuen: berarekin, bere alabarekin, bere gizonarekin eta honen lagun batekin. Lagun m...


"Galdetu dit lagun berri batek maite ote dudan. Baietz erantzun diot. Noski baietz, esan diot. Galdetu dit amak bihar onkologoarengana lagunduko ote diodan. Nola ez, erantzun diot. Galdetu dit lankide batek proiektu batekin lagunduko ote dudan. Bai, bai, bai...   Galdetu dut inork nire hitzak soilik bi segundutan entzun nahi ote dituen. Eta inork ez dit aurpegira begiratu.   Gardentasun ezak estali duen mundu hau arrotza egiten zait. Denek norbere buruari soilik begiratzen dioten arrotzak ez zaizkit gustatzen. Eskatu eta eskatu eta ematen ez duten pertsonak ez zaizkit gustatzen...


Badut lehengusu txiki bat, Maria izenekoa. Sei urte ditu, eta orain ari da irakurtzen eta idazten ikasten. Nire Printzesa deitzen diot nik, eta zera esaten dit berak: 'ni zure printzesa banaiz, zu nire erregina!', eta barrez algaraka hasten da, sudurrean muxu ematen didan bitartean.  Gaur zera esan dit: 'Handia egiten naizenean zu bezalakoa izan nahi dut'. Seko jota utzi nau horrek. Eta buruari bueltaka nabil egun guztian. Ni bezalakoa izan nahi du. Kazetaria izan nahi du, eta asko idatzi eta asko irakurri nahi omen du. Galderak erantzuteko gaitasuna izan nahi omen du… Nik galdera guzt...


FREEBATASUNA!

2
aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2007-10-15 10:35

Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna


... eta hamaika gauza ikusi ditut begiradak iraun duen segundu erdi horretan. Poesia ikusi dut, prosa, musika, kazetaritza; eguzkia ikusi dut zelai berdeak alaitzen, haizea belar moztu berria orrazten, eta urrutira, oso urrutira, itsasoa, brisa freskoa honaino iristarazi nahian. Paisaia ederra ikus liteke Aizkorritik. Alde batera Araba, bestera  Gipuzkoa. Gertu Bizkaia ere bai, eta urritixeago Lapurdi, Nafarroa Beherea eta  Zuberoa ere bai. Dena ikus liteke Aizkorritik. Euskal Herri guztia, nahi izanez gero. Baina ni Aizkorripean nago. Mendiaren azpian ageri den haranean. Ha...


aizkorripetik 1456130602071

Blathen bloga da hau. Lanez lepo bizi den arren beti aurkitzen du tartetxo bat toki guztietara berekin eramaten dituen liburua edota koadernoa eta bolaluma hartu eta lerrotxo batzuk irakurri edota idazteko. Denetarik idaztea gustatzen zaio, eta baita, besteek idatzitakoak irakurri eta iritziak jasotzea (eta ematea)ere. Ingurukoek pauso hau ematera hamaika aldiz bultzatu badute ere hau da bere lehendabiziko bloga. (...) Eta, kostata, berriz martxan jarri dena. Iraungo ote du?