Berandutu egin zitzaidan telebista piztu nuenerako. Galdu nuen lagunaren "interbentzioa", bere lehendabiziko programa aurkezten. Amorrazioa.
Kanalez aldatu eta... Kazetari famatu bat Iraken, kamera eskuetan duela. AEBtako soldadu talde batek baimena eman eta tokia egin dio beraiekin joan dadin, babestuta. Antza, egun arrunt bat da Iraken. Bagdaden daude, eguneroko bira egiten. Euren inguruan dagoen auto oro geratzen dute estatubatuarrek. Etxe askotan (gehienetan ez esateagatik) sartzen dira eta miaketak egiten dituzte. Ez diete batere tratu onik eskeintzen euren bidean paratzen direnei. Etxeetako teilatuak dituzte jomuga, hori baita, soldaduek diotenez, insurjenteek lanerako erabiltzen duten tokia. Minutuak aurrera doaz eta bidegabekeriak bata bestearen atzetik ikus litezke erreportaian. Eta Sistiaga tartean, dena grabatzen, irudiak bere hitz eta iritziekin hornitzen.
AEBtako piramidean kaleko soldaduak baino goraxeago dauden gizonak agertzen dira tarteka. Gela nimiño batean ageri da espainolez hitz egiten duen soldadu bat. Bera oraindik ez omen da kanpora atera. Ez omen zaio oraindik sufritzea tokatu. Zortekoa omen da. Iza ere, bere hitzetan, kalera ateratzen diren soldaduek euren bizitza arriskuan jartzen ari omen dira uneoro. Kazetaria ere bai, antza, beraiekin joanda. Oso ausarta omen, gizona.
Galdera pare bat okurritzen zaizkit jatorri latindarra duen gizon hori hizketan ari den bitartean. Zergatik, hain ospe handiko kazetariak, antza hain kazetari ona denak, ez du benetan sufritzen ari denaren perfila erakutsi? Zergatik bidegabekeriaren aurpegi faltsua erakutsi? Zergatik erakutsi eroso dagoenaren perfila, inbasorearen perfila, zapaltzailearen perfila, inposatzailearen perfila? Zein erreza den erosotasunetik lan egitea. Eta gero bata eta bestea egin eta gertatu direla esatea, ahoa bete bete eginda, etsaiaren konplize izan ostean.
Erantzunak
Nork: Urriki Urri.2007/12/21 17:28:31.399 GMT+1
http://electroniciraq.net/
Nork: Blath.2007/12/21 20:33:14.634 GMT+1
Nork: Halakonbat.2008/02/11 19:25:21.106 GMT+1