Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/20 13:36:33.043 GMT+1

Lizartzan (II)

Beste behin Lizartzan. Beste behin PPko lotsagabeek inbadituta duten herrian.

Oraindik gogoan dut: orain gutxirarte bi bandera zeuden udaletxeko balkoitik zintzilik, haizearekin batera dantzan: euskaldun guztion ikurriƱa eta Lizartzako bandera. Bi horiekin batera, preskoak etxeratzeko eskatzen duen beste bat, preso eta iheslari askoren argazkiekin batera.

Iritsi zen ordea PP. Eta jarri zuen aurreko bien gainetik Espainiako bandera, eta kendu zituen presoak etxeratzeko eskatzen duen banderola eta preso eta iheslari askoren argazkiak ere. Herritarren nahiz kanpotarren kexuak ez ziren nahikoak izan. Hor jarraitu zuen Espainiako banderak. Abenduaren 6an erre zuten arte. Espainiarren konstituzioaren egunean erre zuten arte.

Eta iritsi zen horren jarraian Regina Otaola alkatea ere. Eta kendu zituen Espainiako banderaren arrastoez gain ikurriƱa eta herriko bandera ere. Ez da ezer ageri orain Lizartzako Udaletxean.

Nork: BlathMcClenaghan.2007/12/20 13:36:33.043 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Regina horrek (izateagatik, ez da Lizartzakoa, ez hara aldatua, ezta han bizitzeko gai ere), Espainiako sasi-demokraziak eskaintzen dizkion (eta etxeko batzuk uzten dioten) tresna eta azpijokuak baliatuta, Lizartzako alkate baino, "erregina" edota "gobernadore" izendatu du bere burua, herritarren nahiari izkin eta muzin eginez. Regina angelorum? bai zera! Regina Fascistorum! amen-ik ez!!!! Txirrita Naparra Ina herriko preso, errefuxiatu eta errepresaliatu guztiak ere

Nork: bernardo bidaola.2007/12/20 18:08:01.072 GMT+1
www.txirritagogoanzaitugu.com

Aurtengo udaran 10 urte beteko dire "herriaren zaindariek" Lizartzako emakume borrokalari bat tiroz hil zutela. Honatx duela urte batzuk haren omenez (pertsonalki ezagutu ez banuen ere) idatzi nuen olerkia: ZURE TAUPADAK, ASKATASUNAREN ERRITMOAN Ahotik ahora zabaldutako berria, aztoratuta dago Lizartzako herria... Udarari hegoa moztu diote, izerdi hotza bizkarrean... ba ote? Ina, herriko alaba kuttuna arnasgabetu dute gure herriaren ustezko zaindariek, gorrotoa bertute duten sasikume odolgabe horiek... Ba ote? 98ko balazorroek lege usaina zuten, jauntxo modernoen ahotsa besterik ez zuten entzuten; bitartean, Inaren bihotza, bihotz haundi eta eskuzabala inondik ere, beste taupada sinfornia batean murgildua, libre... Ina Zeberio gure artetik eramaten saiatu zen Herio; alferrik, ordea: zure oroitzapenari bizia dario... eta gure bihotzetan zaitugu gordea. Gugan irauten duzun artean biziko zara, Ina, ez baita hiltzen joaten dena ahaztua dena baizik Ezagun, adiskide, senide, lagun, burkide Ina haundia da zu ezagutu izanaren atsegina, Euskal Herria maite zenuen eta Euskal Herriak maite zaitu Zure ametsek eta ekinbideak eraindako haziak askatasuneranzko bidean lore eder bat utzi digu, eta borrokaren lekukoa ez da eskuzurtz geratu. Gugan bizi zara, Ina ez baita joaten hiltzen dena ahaztua dena baizik. Zure bihotz haundi eta eskuzabalaren taupadek askatasunari erritmoa jarri diote. Adiorik ez, Ina: Garaipena arte! 2002-V-30

Nork: xaun.2008/01/15 17:25:03.521 GMT+1

Datorren aste bukaeran, urtarrilaren 25-26-27an, Lizartzan inauteriak ospatuko dituzte, Regina Angelorum-i gustatu edo ez!!! Danok Lizartzara! Presoak ere, etxera! Liz

Nork: Liz Artza.2008/01/23 19:58:44.100 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.