Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/19 20:39:44.821 GMT+2

Azken txanpa!!!

Hilabete besterik ez da falta eman ziguten datarako, sinestezina! Urduri? hori izan da azken boladan gehien entzun dudan galdera. Eta nik, oraindik ez, erantzun diet, agian ez dudalako horretan gehiegi pentsatu orain arte. Baina azken egunetan pentsatzen hasi naiz. Zure lehengusu Aiert jaiotzear dago, eta horrek, nolabait, gure atzerako kontaketa dakar.

Ez dakit erditzeko uneak berak beldurra ematen didan; hobeki edo okerrago, pasako baita. Gerokoa, aldiz... Aaaiii... Zu ikusteko gogo izugarria dut batetik, baina, bestetik, zu barrenean eramatearen sentsazio gozoa luzatu nahiko nuke. Uste dut sentipen kontrajarri hori arrunta dela haurdunaldiaren garai honetan. Gainera, ez didazu gehiegi sufriarazi, oso haurdunaldi ona izan dut (ez goitikarik, ez bizkarreko minik...), eta ez dakit kanpoan hain txintxoa izango zaren... Aitatxo bai, aitatxo zu ateratzeko irrikaz dago. Normala, berak ere nolabait senti zaitzake eta baita mugitzen ikusi ere, baina ez da gauza bera.

Bideo pare bat egin dizkizut; ez da erraza izan, nahi duzunean fandango eta arin-arina ere dantzatzen dituzu, baina norbaiti erakutsi nahi diodanean, batzuetan ez dago modurik! Hona igotzen saiatuko naiz, ia moldatzen naizen.

Nork: ama-gai.2007/09/19 20:39:44.821 GMT+2
Etiketak: haurrak haurdunaldia | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Animo!

Espero dut dena orain arte bezala ateratzea. Normala da zuk haurdunaldia luzatu nahi izatea, baina kanpoan gaudenok Maddiren aurpegittoa ikusteko irrikitan gaude! Beraz, izan zaitez txintxoa, eta tokatzen den egunean erditu, e!

Muxu bat!

Nork: Amaia A..2007/09/24 13:02:05.442 GMT+2

Kaixo!
Ikusi dut bai bideoa, Euskaltuben.
A ze dantzak!!!
Zure blogeko kontakturako formularioaren bidez bidali dizut txertatzeko erabili beharreko kodea. Oraindik konponketetan ari gara eta.
Ea erabilgarri zaizun!

Zaindu (zaitezte)!

Nork: haritz.2007/09/26 17:05:33.332 GMT+2
http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia

Kaixo!
Ikusi dut bai bideoa, Euskaltuben.
A ze dantzak!!!
Zure blogeko kontakturako formularioaren bidez bidali dizut txertatzeko erabili beharreko kodea. Oraindik konponketetan ari gara eta.
Ea erabilgarri zaizun!

Zaindu (zaitezte)!

Nork: haritz.2007/09/26 17:05:34.876 GMT+2
http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.