Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/08/04 10:47:00.622 GMT+2

Egunetik egunera borobilago

29 aste betetzen ditut gaur eta egunetik egunera aldaketa sumatzen hasia naiz, gauero borobilago ikusten dut sabelaldea. Hori esaten dute, azken txanpan sartua nabariagoa izaten dela. Eta ez da harritzekoa, gure neskatila dantzan ari baita egun osoan eta bere mugimenduekin lekua egiten duela ematen du. Dantzari aparta izango ote da!

Aurrekoan erditzea prestatzeko lehen saioan izan nintzen. Talde terapia antzeko zerbait iruditu zitzaidan, hainbeste emakume zure egoera berean ikustea, zure beldur eta zalantza berberekin... ez dator gaizki. Ez nago ziur horrelako saioak erditzeko unerako baliagarri diren, ezetz esango nuke, baina esan bezala, sentimenduak konpartitzeko onak izan daitezke.

Posted by: ama-gai.2007/08/04 10:47:00.622 GMT+2
Tags: haurrak haurdunaldia | Permalink | Comments (2) | References (0)

Comments

Oraintxe ikusi dut zure bloga lehenengo aldiz. ZORIONAK. Aze inbidia ematen didan tripa horrek. Gure sorgintxoak hiru urte beteko ditu laister eta ia ahaztuta ere badauzkat gauza horiek. Baina ederra izan zen, gozatu nuen tripa igurtzi eta igurtzi, bere mugimenduak sentitu... ederra. Beldurrek gerora ere ez dute alde egiten, haurdun zaudela jakin orduko, bitartean ibili dituzun dudek kezkek... beste beldur edo egonezin bati uzten diote lekua. Ohitu egiten zara , gehiago esango dizut, lagundu egiten du, lan berri baten aurrean pixka bat urduritzea bezala da.

Parean tokatzen zaizkizun ama (eta zenbait aita) orojakileri ez kasu haundiegirik egin, bakoitzak geure pelikula kontatzen dugu, besterik ez, zenbait gizonek garai bateko soldaduskako kontuak kontatzeko duten afizioa bezala.

Gorputza ez bazaizu gehiegi baldartu eta gainontzean minik gabe bazabiltza, etaparik interesanteena daukazu aurrean, GOZATU!

Posted by: jaio.2007/08/08 11:12:49.448 GMT+2

Zorionak! Guk ere urrirako izan behar dugu umea. Ze prozesu miresgarria den...
Gauza polita ari zara egiten blog honekin, animo!

Posted by: J..2007/09/06 11:47:39.408 GMT+2

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco